eguraldia
Ostegunetik aurrera
Erredakzioa
Oraindik ere giro epela izango dugun arren, ostegunetik aurrera euria egin dezake eta tenperatura asko jaitsi. Horrela, udazken giroa nagusituko da.
Udazken giroa nagusituko da ostegunetik aurrera.
Informazio gehiago (1)
Gauden sasoian gaudela kontuan hartuz, giro lasaiez eta tenperatura altuez gozatu ahal izan dugu, baina ostegunetik (urriaren 11) aurrera eguraldia nabarmen aldatu daiteke; euria egin dezake eta tenperatura asko jaitsi, azken finean udazken giroa nagusituko da.
Osteguna, urriaren 11Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan, eta baliteke tanta batzuk botatzea. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, zerua oso hodeitsu edo estalita geratuko da eta euri txiki-ertaina egingo du; baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea. Mendebaldeko edo hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bereziki Araban. Arratsaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, eta kostaldean bolada gogorrak izan daitezke. Tenperatura apur bat jaitsi egingo da, baina hala ere maximoak 20 eta 25 ºC artekoak izango dira. Tenperatura minimoak 15 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, eta 10-15 ºC artekoak barnealdean.
Ostirala, urriaren 12a
Egunaren lehen partean euri txiki-ertaina egingo du, bereziki kantauri isurialdean, non ugari egin dezakeen. Arratsaldean hobera egingo du eguraldiak, baina hala ere ezin da baztertu kantauri isurialdean euri langar pixka bat egitearen aukera. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, eta maximoak 15 eta 20 ºC artekoak izango dira. Tenperatura minimoak 15 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, eta 10-15 ºC artekoak barnealdean.
Larunbata, urriaren 13a
Zerua tarteka hodeitsu egongo da kostaldean eta baliteke zirimiri pixka bat egitea. Barnealdean urdingune zabalak nagusituko dira zeruan. Mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, ahul orokorrean, tarte bizi batzuekin, eta tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, berriro ere 15 eta 20 ºC artekoak izango dira balio altuenak. Tenperatura minimoak 10 eta 15 ºC artekoak izango dira kostaldean. Barnealdean zerua garbiago egongo da, beraz, baliteke minimoak apur bat jaistea: 5 eta 10 ºC artekoak izango dira.
Igandea, urriaren 14a
Baliteke (oraingo datuen arabera hori gertatzeko probabilitatea handia da) berriro ere eguraldiak euritara jotzea; zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, eta tenperaturan ez da aldaketa handirik izango: maximoak 15 eta 20 ºC artean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez.
Gauzak horrela, ondorengo egunetan udazken giroan murgilduko gara; euria egingo du, eta nabarmen freskatuko du. Egunik ederrena larunbata, urriaren 13a izan liteke, barnealdean behintzat urdingune zabalak irekiko dira.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa