cerrar buscador

11:34

eguraldia

IRAGARPENA

Giro goibela eta bustia, Euskadin

Erredakzioa

Gaur eta datozen egunetan, hodeiek zerua estaliko dute eta baliteke prezipitazioak eta ekaitzak izatea.

  • Zerua guztiz estalita izango dugu. Argazkia: Inocencio Goikuria

    Zerua guztiz estalita izango dugu. Argazkia: Inocencio Goikuria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, giro goibela izango dugu. Euskalmet euskal meteorologia agentziaren aurreikuspenaren arabera, zeruan hodei ugari izango ditugu egun osoan. Dena dela, arratsaldean batez ere, zerua guztiz estaliko da, eta baliteke iluntzean euri zaparradak eta ekaitzak agertzea. Haizea aldakor ibiliko da, ekialdeko ukituekin. Tenperatura jaitsi egingo da, eta maximoak 23-26 ºC artean kokatuko dira.


Ostegunean, udazken giroa izango dugu. Goizeko orduetan, zeruan hodei ugari izango ditugu, baina ez da prezipitaziorik egongo. Arratsaldean, baina, zerua estali egingo da, eta baliteke euri-zaparradak eta ekaitzak izatea. Haizea hego-mendebaldetik ipar-mendebaldera aldatuko da, eta gogor joko du kostaldean. Tenperaturak jaitsi egingo dira, baina, hego-mendebaldeko haizearen eraginez, maximoak 23 ºC inguruan geldituko dira.


Ostiralean giro traketsa egongo da, batez ere goizean. Zerua guztiz estalita egongo da, batez ere kantauriar isurialdean; euri-zaparradak izango dira bertan, goizeko lehen orduetan. Arratsaldean atertu egingo du, eta, iluntzerako, zeruan hodei gutxi batzuk geratuko dira. Kostaldean, haizeak ipar-mendebaldetik joko du, gogor, sasoika. Tenperatura maximoek behera egingo dute, eta 20 ºC-ren azpitik geratuko dira.

Iruzkinak