cerrar buscador

22:29

eguraldia

Iragarpena

Abisu horia, 100 km/h-ko haize-boladengatik

Erredakzioa

Asteazken goizean, zerua oso hodeitsu agertuko da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira nagusi. Noizbehinka euria egingo du, batik bat mendebaldean.

  • Abisu horia 100 km/h-ko haize haize-boladengatik

    Abisu horia 100 km/h-ko haize haize-boladengatik. EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Herrizango Sailak haizeari dagokion abisu horia ezarri du asteazken honetarako, 00:00etatik 12:00etara. Haizeguneetan, hego/hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gainditzeko probabilitatea txikia da, bereziki mendebaldean. Bestaldetik, haizeguneak ez diren tokietan, hego/hegomendebaldeko haize-boladak 70 km/h ingurukoak izateko aukera dago, bereziki mendebaldean eta goizaldean.

Euskalmet euskal agentzia meteorologikoaren arabera, asteazken goizean, zerua oso hodeitsu agertuko da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira. Noizbehinka euria egingo du, batik bat mendebaldean. Hego-osagaiko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperaturan ez da aldaketarik izango.

Ostegunean, aldiz, zerua hodeitsu agertuko da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira, eta mendebaldean noizbehinka euri txikia egiteko probabilitatea txikia da. Arratsalde-gauean hodeiak ugarituz joango dira, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geldituz eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu, ugariagoak egunaren azken orduetan.

Arratsalde-gauetik aurrera trumoi-ekaitzak izateko probabilitatea txikia da. Hego/hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan; arratsaldean aldakor eta ahul-bizi geldituko da, ipar-mendebaldekoa nagusituz kantauri isurialdean. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira, bereziki barnealdean. Tenperatura maximoetan ez da aldaketarik izango.


Iruzkinak