eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Eguraldiak okerrera egingo du, nabarmen, arratsaldean, eta ostiralean eta larunbatean euri asko egingo du.
Euria Donostian. Argazkia: Mikel Gasca
Albisteak (1)
Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, ostegun arratsaldetik aurrera eguraldiak okerrera egingo du, eta eurite gogorrak iragarri dituzte, batez ere, ostiral arratsalderako. Halaber, haizeak iparrera egingo du, eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira.
Ostegunean, arratsaldetik aurrera eguraldiak okerrera egingo du. Haizeak iparrera egingo du, kantauriar isurialdean batez ere, eta euri zaparradak izango dira, eta ekaitzetara ere jo dezake. Goizean goizetik haizeak iparretik joko du kostaldean eta, termometroak 16-17 ºC ren bueltan geldituko dira.
Ostirala egun goibela eta euritsua izango da. Zenbait tokitan, euria etengabe eta gogotik botako du, eta trumoi-ekaitza izateko arriskua ere badago. Tenperatura beroenak bestalde, 15-17 ºC inguruan kokatuko dira.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak alerta laranja aktibatuko du kantauriar isurialdean euri jasengatik; izan ere, prezipitazioak 80 eta 100 l/m2 artekoak izan litezke.
Larunbatean zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu, batez ere arratsaldean eta ekialdean. Tenperatura apur bat igoko da, baina giroa freskoa izango da oraindik ere.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa