eguraldia
Meteorologia
Erredakzioa
Gipuzkoan abisu laranja aktibatu dute 80 l/m2 bota ditzakeelako. Euria indartsua eta ekaiztsua izan daiteke gune batzuetan.
Abisu horia ezarri dute euriteengatik igandera arte, Euskadin. EITB
Informazio gehiago (1)
Herrizaingo Sailak arreta areagotzea eta babes neurriak hartzea eskatu du, Euskadin izango diren euriteengatik, igandera arte.
Ostegun honetan abisu horia aktibatu dute 60l/m2 bota ditzakeelako, osteguneko 18:00etatik ostiraleko 00:00etara, Kantauri isurialdean batik bat. Euria izango da nagusi; indartsua eta ekaiztsua izango da gune batzuetan.
Gipuzkoan abisu laranja ezarri dute, 09:00etatik 00:00etara euriteak izan daitezkeelako. Osteguneko 18:00etatik ostiraleko 00:00ak arte litekeena da Gipuzkoan 80-100 l/m2 botatzea, ekialdean batik bat.
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera, ostegun arratsaldetik aurrera eguraldiak okerrera egingo du, eta eurite gogorrak iragarri dituzte, batez ere, ostiral arratsalderako. Halaber, haizeak iparrera egingo du, eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira.
Ostegunean, arratsaldetik aurrera eguraldiak okerrera egingo du. Haizeak iparrera egingo du, kantauriar isurialdean batez ere, eta euri zaparradak izango dira, eta ekaitzetara ere jo dezake. Goizean goizetik haizeak iparretik joko du kostaldean eta, termometroak 16-17 ºC ren bueltan geldituko dira.
Ostirala egun goibela eta euritsua izango da. Zenbait tokitan, euria etengabe eta gogotik botako du, eta trumoi-ekaitza izateko arriskua ere badago. Tenperatura beroenak bestalde, 15-17 ºC inguruan kokatuko dira.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak alerta laranja aktibatuko du kantauriar isurialdean euri jasengatik; izan ere, prezipitazioak 80 eta 100 l/m2 artekoak izan litezke.
Larunbatean zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu, batez ere arratsaldean eta ekialdean. Tenperatura apur bat igoko da, baina giroa freskoa izango da oraindik ere.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa