eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Euria dela eta, abisu horia deitu dute Gipuzkoan. Tenperatura maximoa 15-17 ºC inguruan izango da.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Euskalmeten arabera, gaur giro goibela eta oso euritsua izango dugu. Euria izango dugu hizpide eta zenbait tokitan etengabe eta gogotik botako du. Trumoi-ekaitza botatzeko arriskua ere ezin dugu erabat baztertu.
Larrieldiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia deitu du Gipuzkoan, izan ere, 24 ordutan 60 l/m2 baino gehiago pilatzeko arriskua dago Gipuzkoako zenbait tokitan, bereziki ekialdean.
Tenperatura freskoa izango da egun osoan eta maximoak 15-17 ºC inguruan izango dira.
Larunbatean euria egiten jarraituko du. Zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu. Zenbait tokitan zaparradak handiak eta trumoitsuak izan daitezke, bereziki Nafarroan.
Tenperatura apur bat igoko da, baina giroa freskoa izango da oraindik ere.
Igandean, berdintsu
Igandean egoera berdintsuarekin jarraituko dugu. Zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu. Gauzak horrela, igandean euria izango dugu berriro hizpide, batez ere ipar isurialdean.
Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du, baina azken orduan hego-mendebaldetik etorriko da, eta orduan atertzeko joera hartuko du eta hodeiak ere desagertzen hasiko dira. Tenperaturetan ez dugu aldaketa handirik nabarituko.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa