cerrar buscador

08:23

eguraldia

Lehiaketa

Lorentxo Portularrumeren bideo batek irabazi du euriaren 'Erronka'

Erredazkioa

Botoen % 37 eskuratu du zarauztarrak. Jose Luis Cazallas (% 25) eta Vicente Kintanal (% 22) izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak.

00:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bideoak (1)

Lorentxo Portularrumek Zarautzen grabatutako irudi batzuek  irabazi dute euriari buruzko 'Erronka'. Lehiaketa urriaren 22tik 26ra izan dugu abian ETBren "Eguraldia" saioak eta eitb.com-ek. Bideo irabazleak botoen % 37 lortu du, eta Jose Luis Cazallasen eta Vicente Kintanalen argazkiei gailendu zaie; azken horiek bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte, botoen % 25ekin eta % 22rekin.

Argazkilari zarauztarrak, hortaz, garaipen polita lortu du 'Erronka'n. Ondorengo hauek dira sei finalistek lortutako emaitzak:

Lorentxo Portularrume: % 37
Jose Luis Cazallas: % 25
Vicente Kintanal: % 22
Josemari Igartzabal: % 6
Koldo Palacios: % 6
Juan Sanchez: % 6

Garaipena honekin, hortaz, Lorentxo Portularrumek 3 puntu lortu ditu gaur bertan egingo dugun zozketarako; "Erronka" lehiaketan gutxienez eduki batekin parte hartu dutenek, aldiz, 2 puntu izango dituzte; eta botoa eman duten guztiek puntu bat izango dute.

Urrian egiten dugun azken erronka izan da honakoa. Hilabete osoan izandako parte hartzea kontuan hartuta, jokoan dagoen itsas bidaiaren zozketa egingo dugu gaur, hilak 26 eta Meditarraneoan barrena joango den lagunaren izena astelehenean jakinaraziko dugu. Zorte on denoi!
 

Iruzkinak