eguraldia
Eguraldia
Erredakzioa
Asteartean hodeiak ugaritu egingo dira berriro. Oraingoan barnealdean kostaldean baino hodei gehiago egongo da eta gainera euria apur bat ere egin dezake.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Astelehenean eguraldiak hobera egin du, baina egunaren hasieran hotz handia egin du. Goizean hodei batzuk agertu dira oraindik zeruan baina egunak aurrera egin ahala, zerua garbituz joan da.Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, hego ukituarekin.
Goizean goiz tenperatura hotza izan da, barnealdean 0 graduren bueltan geratu dira termometroak eta 5-6 graduren bueltan, kostaldean. Halaber, tenperatura maximoak nahikoa igo eta 12-15 graduren inguruan izango dira.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, asteartean hodeiak ugaritu egingo dira berriro. Oraingoan barnealdean kostaldean baino hodei gehiago egongo da eta gainera euria apur bat ere egin lezake, Araba eta Nafarroa hegoaldean bereziki.
Haizeak hegoaldetik joko du oro har goizean, eta ekialdetik arratsaldean kostaldean.
Tenperaturari dagokionez, aldaketa gutxi espero da. Goizaldean izotza egingo du Araban berriro, eta Eusko Jaurlaritzak alerta horia ezarri du horregatik.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa