18:20

eguraldia

Iragarpena

Hego haizea eta euria tarteka, Domu Santu osteko asteburu luzerako

Erredakzioa

Euskalmeten iragarpenaren arabera, eguraldi ezegonkorra izango dugu, eta tenperatura leunak, hego haizearen eraginez. Tarteka, euria egin lezake.

02:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Domu Santu egunaren osteko asteburu luzean eguraldi ezegonkorra izango da Euskadin, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Hego haizea izango da nagusi, bereziko gauetan, eta tenperatura, oro har, leuna izango da. Tarteka, gainera, euria egin lezake.

Tenperatura, 20 gradu inguruan

Tenperatura maximoak 20 graduan kokatuko dira kostaldean, eta 15 eta 20 gradu bitartean barrualdean. Minimoak ere leunak izango dira: 10 eta 15 gradu bitartean, kostaldean, eta 5 eta 10 gradu artean, berriz, barnealdean.

Euria, tarteka

Euskalmetek ez du euri askorik espero zubian, baina, tarteka egin lezake, bereziki ostegunean, larunbatean eta igandean. Hala, ostirala izango da zubiko egunik lehorrena.

Iruzkinak