11:38

eguraldia

Hotza dator

Euria eta tenperatura jaitsiera, arratsaldean

Erredakzioa

Gauean, elur-mailak behera egingo du eta 1.300 metrotan izango da. Igandean, berriz, neguko eguraldia edukiko dugu, nabarmen freskatuko du eta termometroek nekez gaindituko dute 10 ºC-ko muga.

  • Eguraldia Euskadi | Eguraldiaren iragarpena EAEn

    Asteburuan euria eta hotza izango dugu. Argazkia: Inocencio Goikuria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmeten arabera, arratsaldean zehar egoerak okerrera egingo du eta Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak itsasaldeko arriskuari dagokion abisu horia ezarri du iganderako.

Larunbat goizean, oraindik, hego-mendebaldeko haizea ibiliko, termometroak 16-20 ºC artean mugituko dira eta lurraldearen zati handi batean ateri eutsiko dio.

Eguerditik aurrera ordea, haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta euri-hodeiak iritsiko zaizkigu; tarteka zaparradak botako ditu, ugariagoak izango dira ipar isurialdean eta gauean trumoiak jo dezake eta txingorra ere bota dezake.

Iluntzerako nabarmen freskatuko du eta elur-mailak behera egingo du eta gauean 1.300 metrotan izango da.

Igandea

Negu giroko kutsua hartuko du eguraldiak. Ipar-isurialdean tarteka zaparradak botako ditu eta egunaren lehenengo partean ekaitza ere lehertu daiteke punturen batean eta txingorra ere bota dezake. Hegoaldean berriz, hodeitza saretuago agertuko da eta euri askorik ez dugu espero; noizbehinka euri txikia egingo du.

Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak itsasaldeko arriskuari dagokion abisu horia ezarri du.

Gauean, oro har, atertuz joango da. Nabarmen freskatuko du eta termometroek nekez gaindituko dute 10 ºC-ko muga. Elur-maila 1100-1200 m ingurura jaitsiko da. Kostaldean, ipar-mendebaldeko haizea temati ibiliko da, ufada gogorrekin, eta arratsaldean zehar ahulduz joango da.

Iruzkinak