08:30

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Astelehen eguzkitsua baina goizalde hotza dator

Erredakzioa

Biharko eguraldia atxatuz joango da. Egunaren lehen orduetan hotza egingo du baina ondoren, termometroak gora egingo du.

  • Astelehena eguzkitsua dator. Argazkia: Mikel Ruiz

    Astelehena eguzkitsua dator. Argazkia: Mikel Ruiz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, tenperaturak nabarmen egingo du behera EAEn. Zeru-gaina estalita mantenduko da eta euria egingo du, batez ere kantaurialdean eta goizaldean. Haizeak iparraldetik joko du eta freskatu egingo du; eguneko beroenak ozta-ozta iritsiko dira 13-14º-ra.

Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertzera egingo du eta gauean hodeitza saretuz joango da.

Astelehena

Aste hasierarako EAEn, eguraldia altxatuz joatea espero dugu Goizaldean eta goizeko lehen orduetan hotz egingo du, izotza ere izango da eta behe-lainoa sortuko da. Goizak aurrera egina ahala ordea, hego haizea mugituz joango da eta termometroak errekuperatuz eta ostarte ederrak gailenduz joango dira.

Eguerdirako, giro argia nagusituko da eta eguneko beroenak bizpahiru gradu gorago kokatuko dira.

Asteartea

Orduek aurrera egin ahala, eguraldia pattalduz joango da. Goizean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta hego-ekialdeko haizea nabarmenduko da, harrotuta ibiliko baita. Arratsaldean zehar, haizea mendebaldera biratuko da eta itsasaldetik sartuz joango diren hodeiek zerua estaliko dute eta euritara egingo du eguraldiak, batez ere arratsalde-gauetik aurrera eta mendebaldean.

Iruzkinak