08:16

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Euri zaparradak eta tenperatura hotzagoak, igande honetan EAEn

Erredakzioa

Zaparradarik handienak eta sarrienak egunaren hasieran espero dira; arratsaldea aurrera joan ahala atertzera egingo du, baina jarraituko du euria egiten.

  • Eguraldia Euskadi | Eguraldiaren iragarpena asteburu honetarako EAEn.

    Eguraldiak okerrera egingo du datozen egunetan. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, igandean hego-haizea ahulago ibiliko da, baina euria egingo du. Zaparradarik handienak eta sarrienak egunaren hasieran espero dira; arratsaldea aurrera joan ahala atertzera egingo du, baina jarraituko du euria egiten.

Tenperaturak behera egingo du apur bat, baina ez dugu alde handirik nabarituko. Hodeiak ugariak izango dira eta egunaren amaieran hego-haizea indartu egingo da berriro.

Astelehena

Astelehenean eguraldiak nahasi samar jarraituko du. Egunaren hasieran hodeiek ez dute zerua estaliko, baina egunaren bigarren partean giroa benetan goibela izango da. Goizean zaparrada txikiak botako ditu, arratsaldetik indar handiagoz egingo du euria eta kantauri isurialdean ekaitzak ere jo dezake orduan.

Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsiko da atzera; egunaren amaieran elur-kota 1100-1300 metro inguruan egongo da.

Asteartea

Eguraldiak okerrerako bidean jarraituko du. Zaparradak mardulak izango dira, eta kantaurialdean bereziki trumoi-ekaitza eta txingorra bota dezake. Haizea zakartu egingo da eta bereziki kostaldean eta mendietan eragin handia izango du. Tenperatura asko jaitsiko da eta termometroetan, askoz jota, 10º ikusiko ditugu. 1000 metrotik beherako zenbait tokitan elurra bota dezake.

Iruzkinak