cerrar buscador

23:57

eguraldia

Hotz denboralea EAE-n

Negua hilebete aurreratu da

Erredakzioa

Gaurtik aurrera, tenperatura asko jaitsiko da eta euri ugari egingo du. Halaber, elur maila 800 metrora jaitsiko da.

01:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmet Euskal Metereologia Agentziaren iragarpenaren arabera, datozen egunetan tenperatura asko jaitsiko da, eta euri asko egingo du. Hala, agur esango diogu aurreko asteko eguraldi atseginari, eta neguko hotza sentituko dugu.

Asteazkenean, gehiago hoztuko du, eta elur kota 800 m inguruan jarriko da. Zerua oso hodeitsu egongo da, eta euri zaparrada mardulak botako ditu, kantauriar isurialdean batez ere. Han trumoiak jo lezake, eta euriarekin batera txingor ale txikiak botako ditu agian. Elur maila 800 m ingurura jaitsiko da.

Nabarmen hoztuko du; balio altuenak barnealdean nekez iritsiko dira 6-7 ºC-ra eta kostaldean 11ºC ingurura.

Ostegunean aldaketa nabarmenik gabe jarraituko dugu. Kantauri isurialdean zaparradak botako ditu eta trumoi-ekaitzerako joera izango da. Dena den, zenbat eta hegoalderago joan, zaparradak txikiagoak izango dira, tarteka ateri eutsiko dio eta ostarte batzuk ere ikusiko dira. Tenperatura baxuekin jarraituko dugu eta elur-maila 800-900 m inguruan jarriko da. Iparraldeko haizeak gogor joko du kostaldean eta mendi inguruetan, eta ziertzoak ere enbarazu egiten jarraituko du. Izotza egingo du mendi inguruetan.

Iruzkinak