eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Gaur ez du euririk egingo eta eguzki-une ugari izango ditugu. Hegoaldeko haizeak lagunduta, tenperatura maximoek gora egingo dute. Euria ostiralean itzuliko da.
Eguzkia izango dugu protagonista Durangoko azokaren lehen egunean. Argazkia: EITB
Informazio gehiago (2)
Eguzkia eta tenperaturen gorakada izango ditugu gurean hizpide Durangoko azokaren hasieran, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Horrela, goizean atertu egingo du eta hortik aurrera hodeiak gutxituz joango dira. Hego-haizea ibiliko da, eta honi esker, tenperatura maximoek nahikoa egingo dute gora.
Ostirala
Egunaren lehenengo partean zerua hodei gutxirekin agertuko da, baina goiza aurrera joan ahala hodeiak etorriko zaizkigu iparraldetik. Ondorioz, egunaren bigarren partean zerua estaliko da eta euria edonon egingo du, kantauri isurialdean bereziki. Haizearen aldaketaren ostean termometroak behera egingo du. Egunaren amaieran elur-kota 1.100-1.200 metrotan kokatutako da.
Larunbata
Euria egiten jarraituko du, baina euri txikia izango da. Arratsalde-gau partean atertuz joango da eta ostarteak zabalduz joango dira apurka-apurka, hegoaldean handienak. Iparraldeko haizeak giro hotza sortuko du, egunak aurrera egin ahala baretuz joango den arren.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa