16:31

eguraldia

Eguraldia

Astea zeruak eztalita hasiko dugu, baina euririk gabe

Erredakzioa

Tenperatura hotz izaten jarraituko du eta goizaldean izozte arinak egon daitezke. Herrizaingo Sailak ezarritako abisu horia astelehenean ere indarrean mantenduko dute, 00:00etatik 10:00ak arte.

  • Eguraldia Euskadi | Eguraldiaren prebisioa, Euskadin

    Tenperaturak hotzak izango dira. Argazkia: Xabier Elguezua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
Astelehenean zerua hodeitsu geratuko da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin; ateri egongo da. Gauean ostarte batzuk zabalduko badira ere, kantauri isurialdeko zenbait tokitan euria egin lezake, ipar-ekialdean batez ere.

Ipar-mendebaldeko haize fina ibiliko da eta tenperatura hotz mantenduko du. Goizean goiz barnealdeko zenbait tokitan izotz txikia egin dezake.

Halaber, izotzagatik Herrizaingo Sailak ezarritako abisu horia astelehenean ere indarrean mantenduko dute, 00:00etatik 10:00ak arte, hain zuzen ere.

Asteartea

Fronte bat helduko da gurera, goizaldean, baina oso ahulduko etorriko da. Horren ondorioz, euri apur bat egingo du goizean eta ipar isurialdean.

Frontearen atzetik aire masa hotzago bat helduko da eta beraz tenperatura aurreko egunetan baino baxuagoa izango da. Gainera, gauean izotza botako du barnealdeko hainbat tokitan. Elur-kota 1.000-1.200 metrotan kokatuko da.

Iruzkinak