cerrar buscador

EITBk Donostian antolatuko du CIRCOM regional kongresua 2023

CIRCOM

09:44

CIRCOM

CIRCOM REGIONAL 2023

Prix CIRCOM Regional 2023 sariak banatu dira Donostiako Tabakaleran

EITB MEDIA

Nerea Reparazek aurkeztuta, Neomak eta Kukai aritu dira taula gainean, eta Europako eskualdeetako telebista publikoek ekoitzitako ikus-entzunezko ekoizpen onenak saritu dituzte bertan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EITBk eta CIRCOM Regional elkarteak antolatuta, Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen 39. Biltzarra egin da Donostian ekainaren 1ean eta 2an. We Talk, We Listen, We Share izenburupean, gaurkotasun gaiak jorratu dituzte, besteak beste, kazetaritzarekin, transformazio digitalarekin, zerbitzu publikoarekin eta publiko gazteekin lotuta. Ukrainako gerra eta ikus-entzunezko komunikabideen jarduna ere hizpide izan da Kursaal Jauregian egindako hitzaldietan.

Horrez gain, Prix CIRCOM Regional 2023 sari banaketa ekitaldia izan da ekainaren 1ean, Tabakaleran, eta Europako eskualdeetako telebista publikoek ekoitzitako ikus-entzunezko ekoizpen onenak saritu dituzte bertan. Nerea Reparaz EITBko kazetari eta aurkezleak gidatu du gala, eta Neomak eta Kukai aritu dira taula gainean.

Guztira 11 kategoria saritu dituzte, eta lan irabazleak 170 hautagaitzen artean aukeratu ditu epaimahaiak. Hauek dira saridunak:

DIGITAL MULTIMEDIA
-Saritutako lana: Climate change in Sweden (Sverigeklimat), SVT regional co-operation, Sweden
-Aipamen berezia: Worlds Apart (Én app - to verdener), NRK Østfold, Norway

DOCUMENTARY
-Saritutako lana: We Were Not Allowed to Cry (Nam nie wolno bylo plakac), TVP3 Kraków, Poland
-Aipamen berezia: Witches: the Great Lie (Bruixes, la gran mentida), CCMA Catalonia, Spain

ENTERTAINMENT AND DRAMA
-Saritutako lana: Motel Valkirias (Motel Valkirias), TVG Galicia, Spain
-Aipamen berezia: 110 (110), NRK Hordaland, Norway

INVESTIGATIVE JOURNALISM
-Saritutako lana: TG4 Investigates - A Hundred Thousand Welcomes (Iniúchadh TG4 - Céad Míle Fáilte?), TG4, Ireland
-Aipamen berezia: The Forgotten Boys, BBC North-West (Manchester), UK

MINORITIES IN SOCIETY
-Saritutako lana: Stand Up With Tourettes (Stand up med Tourettes), TV2 Nord, Denmark
-Aipamen berezia: Inside Offside - The Test (Inside Offside - The Test), HRT Zagreb, Croatia

MOST ORIGINAL AND INNOVATIVE
-Saritutako lana: InfoK Special Tutankhamun (InfoK Especial Tutankhamon), CCMA Catalonia, Spain
-Aipamen berezia: Former Teen's Nostalgia Show (Enska Live), Yle, Finland

MUSIC AND ARTS
-Saritutako lana: Sing Junior (Sjong Junior), Omrop Fryslân, Netherlands
-Aipamen berezia: The Solstices of Petr Nikl (Slunovraty Petra Nikla), CT - Studio Brno, Czech Republic

NEWS PROGRAMME
-Saritutako lana: The Regional Newscast (Telejurnalul Regional), TVR Cluj, Romania
-Aipamen berezia: BBC North West Tonight - Manchester Arena Special, BBC North-West (Manchester), UK

NEWS REPORT
-Saritutako lana: Perinatal Bereavement (Le Deuil Périnatal), France 3 Grand Est, France
-Aipamen berezia: Mould, BBC North West Tonight, BBC North-West (Manchester), UK

VIDEO JOURNALISM
-Saritutako lana: Peter Keresztes, TVR Timisoara, Romania
-Aipamen berezia: Simon Marks, BBC South (Southampton), UK

YOUNG ONSCREEN TALENT
-Saritutako lana: Daniel Strömbäck, SVT Halland, Sweden
Ez dago aipamen berezirik kategoria honetan.

Grand Prix 2023 gaueko azken sariak, bestalde, 11 kategorietako lanik onena saritu du, eta Danimarkako TV2 Nord-entzat izan da, Stand Up With Tourettes lanagatik.

EITB Mediako bi lan saritu zituzten 2022ko edizioan

2022ko edizioan EITB Mediako bi saiok jaso zituzten epaimahaiaren aipamen berezia Prix CIRCOM Regional sarietan: "Abiapuntua" eta "Aquí y Ahora" programek, Minorities in society eta Investigative journalism kategorietan, hain zuzen ere.

 

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.