Itxi

Lan-poltsa

LAN-POLTSA

Eusko Irratiko Kiroletako D erredaktore-lokutore lan-poltsan sartzeko proba teknikoetarako deialdia

Probak Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egingo dira, abenduaren 18an.

Euskal Irrati Telebistak Eusko Irratiko Kiroletako D erredaktore-lokutore lan-poltsan parte hartzeko hautagaien behin betiko zerrendaz gain, proba tekniko bakoitzaren ordua eta gela zehazten dituen deialdia argitaratu du.

Probak abenduaren 18an (larunbata) izango dira Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Fakultateko mapa erantsita dago.

Proba teknikoak bi txandatan egingo dira: lehenengo txandako akreditazioen kontrola 08:30etik 8:50era bitartean egingo da, eta bigarren txandako akreditazioen kontrola, berriz, 09:30etik 09:50era bitartean. Probak 09:00etan eta 10:00etan hasiko dira, hurrenez hurren.

Hautagai bakoitzak onartuen zerrendan eta deialdi zehatzean kontsultatu beharko du zein txanda, ordutegi eta gelatan egin behar duen proba bakoitza.

 

Kontuan izan:

-          Lehen txandan deitutako pertsonak 08:30 eta 08:50 bitartean akreditatu beharko dira Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ate nagusiaren atarian. Probak 09:00etan hasiko dira.

-          Bigarren txandan deitutakoak 09:30 eta 09:50 bitartean akreditatu beharko dira Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ate nagusiaren atarian. Probak 10:00etan hasiko dira.

-          Probak egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da hautagai bakoitzak bere NANa, boligrafo urdin edo beltz bat eta maskara eramatea.

 

Honako agiri hauek erantsi dira:

-          LP 2021 4 PROBA TEKNIKOEN DEIADIA

-          LEIOAKO GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO MAPA