Itxi

EITB TALDEA

AUDIENTZIA

eitb.com-ek hirugarrenez hautsi du audientzia-marka 10 egunen buruan

L.S.

EITB

265.000 erabiltzaile baino gehiagok egin zuten bat eitb.com-ekin: webgunearen bidez (250.000) eta HBBTV telebistetako zein tablet eta smartphonetako aplikazioen bitartez.

eitb.com-ek, informazioa eta entretenimenduzko edukiak eskaintzen dituen EiTB taldeko webguneak, bere historiako audientzia-daturik onenak eskuratu zituen atzo (2014ko maiatzaren 27a). Azpimarratzekoa da azken 10 egunetan hiru aldiz hobetu duela bere markarik gorenena.

267.129 erabiltzailek egin zuten bat eitb.com-ekin; batzuek webgunearen bitartez (250.000), beste zenbaitzuek HBBTV telebistetako zein smartphone eta tabletetako aplikazioak erabilita.

OJD Interactivaren auditoriaren faltan, webgunearen behin-behineko audientzia-datuak adierazten du 251.950 erabiltzaile bakar sartu zirela eitb.com-eko edukietara. Horiekin batera, beste 15.000 erabiltzailek konektatu zuten webgunearekin, belaunaldi berriko telebisten eta smartphone eta tabletetako aplikazioak medio. Azken datu hori ez du oraindik ikuskatzen OJD erakundeak.

Gauzak horrela, zenbaki horiek txiki uzten dute bai igande honetan, hauteskunde gauean, lortutako aurreko marka (180.000 erabiltzaile bakar), bai orain dela 10 egun, igandez ere, eskuratutako hirugarren markarik onena (160.000 erabiltzaile bakar).

Italiako Giroa, gakoa

Web bidez egiten den Italiako Giroaren zuzeneko emanaldiak, emankizunari atzera eman eta duela minutu gutxi edota ordubete aurretik jazotakoa ikusteko parada eskaintzen duenak, ahalbidetu du eitb.com-eko Kirolen atalak 100.000 erabiltzaile bakar baino gehiago izatea; baina ez bakarrik zuzeneko emankizunak, baita albisteek, une esanguratsuenen bideoek, argazkiek, profilek eta gainerako edukiek ere.

Bitartean, EiTBko Nahieran zerbitzuak aurreko egunetako etapak osorik ikusteko aukera eskaintzen du, eta etapek markatuta dituzte gunerik interesgarrienak beraietara zuzenean sartu ahal izateko. Zerbitzu horrek 70.000 erabiltzaileren arreta erakartzea erdietsi zuen atzokoan.

Gainerako ia 100.000 erabiltzaileak informaziozko eta entretenimenduzko edukietara sartu ziren; besteak beste, albisteetara, Europako hauteskundeetako emaitzetara, 'Goenkale' edo 'El Conquistador del fin del mundo' programetako bideoetara, Gazteako euskarazko edukietara eta tokiko eta nazioarteko musikara.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea