Itxi

EITB TALDEA

Lan poltsa

Eusko Irratiko erredaktore-esatarien lan poltsa zabaltzeko deialdia

Erredakzioa

EiTB Taldea

Ohar garrantzitsua: Deialdi hau behin-behingoz, eta kontrakorik iragartzen ez den artean, etenda geratu da.

Ohar garrantzitsua: Dealdi hau behin-behingoz, eta kontrakorik iragartzen ez den artean, etenda geratu da.

Interesatuek, 2018ko irailaren 10etik 19ra (biak barne) bidal dezakete probetan parte hartzeko eskaria helbide elektroniko honetara: hautaketa@eitb.eus

Lanpostuaren ezaugarriak hauek dira:

  • Titulazioa: Gradua edo Lizentziatura Informazio Zientzietan, Kazetaritzan, Komunikazioan edo Ikus-entzunezko Komunikazioan
  • B gidabaimena

 

Mezuan atxikita, ondoko agiri hauek bidali behar dituzte hautagaiek eskaria osatu ahal izateko: Izena emateko inprimakia, CVa, NANaren kopia .pdf formatuan, gidabaimenaren kopia .pdf formatuan, lizentziatura edo graduko tituluaren kopia .pdf formatuan. Posta elektronikoz bidalitako mezuaren tamainak ezingo du gainditu 50 MBeko muga.

Aipatutako baldintzak betetzen dituzten eskaerak bakarrik hartuko dira aintzat.

Aurki jakinaraziko da probak nolakoak izango diren eta noiz eta non egingo diren.

 

Dokumentu hau aurkituko duzu albisteari erantsita:

Eusko Irratiko erredaktore-esatarien lan poltsa deialdian parte -hartzeko eskaria