Itxi

EITB TALDEA

BEKAK

EiTBk Formakuntza dualeko bekak eskaintzen ditu

EiTBk Formakuntza dualeko bekak eskaintzen ditu 2019/2020 ikasturterako Eitb.eus, ETB-Kirolak, Radio Vitoria, Euskadi Irratia eta Gaztean. Beka hauek EHUko ikasleei zuzenduta daude.

  • EiTB bekak

    EiTB bekak

Euskal Irrati Telebistak Formakuntza dualeko bekak eskaintzen ditu 2019/2020 ikasturterako. Beka hauek Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleei zuzenduta daude. Epealdia 12 hilabetekoa izango da eta lanaldia astean 20 ordukoa (lanaldi erdia). Bekadunek hilero Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren (gaur egun 900€koa) parte proportzionala jasoko dute.

Eskaintzen diren bekak hurrengoak dira:

- Eitb.eus: bi beka.

- ETB-Kirolak: beka bat.

- Radio Vitoria: beka bat.

- Euskadi Irratia: beka bat.

- Gaztea: beka bat.

Beka hauen sarbide-baldintzak hurrengoak dira:

- Kazetaritzako, Ikus-entzunezko komunikazioko edo Publizitateko graduetako (azken hau Eitb.eus-erako soilik) azken kurtsoko ikasleak izatea.

- C2 mailako euskara ezagutza izatea.

- Helmuga bakoitzeko hautaketa probak gainditzea. 

Izena eman nahi duten ikasleek mezu elektroniko bat bidali beharko dute hautaketa@eitb.eus helbidera, interesatzen zaizkien bi beka jarriz eta bi horietatik lehentasuna zeinek duen adieraziz. Gaia atalean, "EiTB Formakuntza dualeko bekak" jarri beharko da. Epea 2019ko irailaren 13tik 30erarte egongo da zabalik (biak barne).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea