Itxi

EITB TALDEA

Irailaren 1etik 5era

EiTB Gasteizko FesTVal jaialdian izango da aurten ere

EiTB

Europa Biltzar Jauregiak hartuko du jaialdia, irailaren 5eko Itxiera Gala barne.

  • Iaz Europa Biltzar Jauregian aurkeztu zuen programazioa ETBk

    Iaz Europa Biltzar Jauregian aurkeztu zuen programazioa ETBk. Argazkia: EiTB

FesTVal Gasteizko Telebista Jaialdiaren XII. edizioa egingo da 2020ko irailaren 1etik 5era bitartean, eta bertan izango dira, besteak beste, EiTB, TVE, Antena 3, La Sexta eta Movistar+. Beste ikus-entzunezko erakunde batzuk ere hartuko dute parte, hala nola, Music Library & SFX, Alma Sindicato de Guionistas de España, Egovidi, Dirige Asociación de Directores de Ficción de Televisión eta Prointel.

Europa Biltzar Jauregia izango da parte hartuko duten kateen aurkezpenak eta estreinaldiak hartuko dituen jaialdiaren egoitza nagusia. Halaber, Itxiera Gala egingo da, Ion Aramendik aurkeztuta, Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu Auditorioan. 

Gidoilariak, tailerrak, lokalizazioak..., ProFesTValen

ProFesTValen programazioan, berriz, ikus-entzunezko proiektuen tailerrak, mahai-inguruak eta pitching-ak izango dira. Bertan, streaming bidezko emanaldiak izango dira nagusi, aurrez aurreko jarduerak egongo badira ere. Aurten, birtualtasunak garrantzia handia izango du FesTValen, eta Itxiera Gala eta topaketa profesionalak zuzenean emango dira webgunearen bidez.

Honako gaiak jorratuko dituzte, besteak beste, FesTvalen, iraileko lehen astean: Araban filmatzeak eskaintzen dituen aukera, eguneroko telesaila baten gidoia egitearen jarduna eta Chicho Ibáñez Serradorrek egungo sortzaileengan duen eragina. Berebat, tailer praktiko batean, ikus-entzunezkoarekin integratzen denean musikak duen efektu eraldatzailea probatzeko aukera emango zaie bertaratzen direnei.

Vitoria-Gasteiz Film Officerekin eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Araban filmatzeak eskaintzen dituen aukerei buruz topaketa egingo dute. Arabako kokalekuak ezagutzera emango dituzte, eta Araban eta lurraldeko ekoiztetxeek egindako proiektuen pitching bat antolatuko da, telebista kateen, plataformen eta estatuko ikus-entzunezko ekoizleen aurrean.

Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo sailen babesa du FesTValek.