Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

459.000 entzule EITBko irratientzat, CIESen arabera

EITB Media

Radio Euskadirekin 216.000 entzulek egiten dute bat, azken zazpi urte hauetako emaitzarik onena

0:17
Zuri esker.

EITB komunikazio taldeko irratiekin (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EITB Musika) 459.000 lagunek egiten dute bat astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek astearte honetan (abenduak 22) argitaratu dituen emaitzen arabera. 2019ko audientzia metatuekin alderatuta gora egin du EITBko irrati taldeak.

Radio Euskadirekin 216.000 entzulek egiten dute bat, azken zazpi urte hauetako emaitzarik onena eskuratuz. Radio Vitoriak  halaber, emaitza ona izan du, 31.000 entzule; 2015etik hona izan duen daturik onena da.

Euskarazko irratiei dagokienez,  Euskadi Irratiak  94.000 jarraitzaile lortu ditu eta Gaztearekin  92.000 entzulek egiten dute bat.  EITB Musikak, berriz,  26.000 entzuleren markari eutsi dio.

1.235.000 ikusle eta entzule EiTBrentzat

Telebistari dagokionez, 817.000 ikus-entzule ditu ETBk, CIESek argitaratutakoaren arabera, eta gora egin du iazko emaitzetin alderatuta. Hartara, astelehenetik igandera EITB taldeak 1.235.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta.