Itxi

EITB TALDEA

Lan-poltsa

Eduki digitalen teknikaria: probetarako deialdia eta deitutakoen zerrenda

Eitb Taldea

EITBk argitaratu egin ditu eduki digitalen teknikariaren lanpostua betetzeko lan-poltsarako hizkuntza-proben (euskara eta gaztelania) eta proba teorikoaren deialdia eta deitutakoen zerrenda.

EITBk argitaratu egin ditu eduki digitalen teknikariaren lanpostua betetzeko lan-poltsarako hizkuntza-proben (euskara eta gaztelania) eta proba teorikoaren deialdia eta deitutakoen zerrenda.

Proba horiek Bilbao Exhibition Centre-n egingo dira (Azkue kalea, 1, 48902 Barakaldo, Bizkaia), honako kronograma honi jarraiki:

EUSKARA                                         

Eguna:                                       2021-01-09

Idatzizkoa:                                       09:00

Ahozkoa:         14:30/14:50/15:10/15:30/15:50/16:30/16:50/17:10 (hautagaien banaketa, erantsita).

GAZTELANIA                                   

Eguna:                                        2021-01-10

Idatzizkoa:                                      09:00

Ahozkoa:         13:30/14:10/14:50/15:30/16:10 (hautagaien banaketa, erantsita).

                                                              

PROBA TEORIKOA                       

Eguna:                                       2021-01-08 

Ordua:                                       10:00

Nahitaezkoa izango da deitutako pertsonak nortasun agiri ofizial baten bidez identifikatzea (NAN, gidabaimena edo pasaportea); horrez gain, erregistratzeko prozesuan esleitu zitzaien kodea ekarri beharko dute. Kode hori prozesu osoan zehar erabiliko da izangaia identifikatzeko eta probak zuzentzerakoan anonimotasuna bermatzeko.

Puntualtasuna eskatzen da, berandu iristen direnei ez baitzaie azterketa egitera sartzen utziko.

Honako dokumentu hauek erantsi dira:

- Euskarazko probara, gaztelaniazko probara eta proba teorikora deitutakoen zerrenda.

- Euskarazko ahozko probara deitutakoen zerrenda.

- Gaztelaniazko ahozko probara deitutakoen zerrenda

 

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea