Itxi

EITB TALDEA

Lan poltsa

Eduki digitalen teknikarirako ingeleseko probaren deialdia

Eitb taldea

EITBk argitara eman du eduki digitalen teknikariaren lanpostua betetzeko ingeleseko probaren deialdia

EITBk eduki digitalen teknikariaren lan-poltsarako ingeleseko proba egitera deitzen ditu  2021eko otsailaren 11n argitaraturiko behin-behineko emaitzen arabera proba praktikoa gaindituta eduki eta eskaera orrian hala eskatu zuten hautagaiei.

Proba praktikoaren behin betiko emaitzak argitaratutakoan, ingeles probara deitutako hautagaien behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Eguna: 2021eko otsailaren 23an

Ordua: 09.00 - 11.30

Lekua: EITBko Egoitzan (Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilbo )

Sarrera proba baino 15 minutu lehenago izango da. Puntualtasuna eskatzen da, berandu iristen direnei ez baitzaie azterketa egitera sartzen utziko.

Nahitaezkoa izango da deitutako pertsona nortasun agiri ofizial batekin identifikatzea (NANarekin, gidabaimenarekin edo pasaportearekin); horrez gain, erregistratzeko prozesuan esleitu zitzaien kodea ekarri beharko dute. Kode hori prozesu osoan zehar erabiliko da hautagaia identifikatzeko eta probak zuzentzean anonimotasuna gordetzeko.

Proban zehar, covida-19aren aurkako protokoloko segurtasun-neurri guztiak beteko dira. Dena dela, indarrean sar daitezkeen murriztapen berriengatik deialdian aldaketaren bat egin behar bada, dagokion unean eta moduan jakinaraziko kinaraziko da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB