Itxi

EITB TALDEA

M4

Madrilgo hauteskundeei arreta berezia eskainiko die EITBk

EITBMEDIA

Salbuespen gisa astegun batez, asteartean egingo dira hauteskundeak, eta 5,1 milioi pertsona baino gehiago daude hautestontzietara deituta.

  • Madrilgo hauteskundeak

    Madrilgo hauteskundeak. Argazkia: EFE

Asteartean,  maiatzaren 4an, Madrilgo Erkidegoko hauteskundeei begira jarriko da EiTB Taldea. ETB1, ETB2, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, eta eitb.eus-ek hauteskundeen azken ordua ekarriko diote euskal gizarteari.

ETBko albistegiek Madrilgo hauteskunde egunaren jarraipen zabala egingo dute. "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiek zuzeneko konexioak egingo dituzte bertatik gaurkotasunaren berri emateko.

Astearteko hauteskundeetan, 5,1 milioi herritar daude botoa ematera deituta eta  "En Jake" saioan hitzorduak uzten dituen gorabeheren berri emango dute. Horretarako zuzeneko konexioak egingo dituzte Madrilen dagoen Leire Torrerekin. Arratsaldean,. berriz, Madrileko aktualitatea  "Que Me Estás Contando" programaren bitartez jarraitu ahal izan dute ikus-entzuleek. Honako honetan, Amaiur Elizari arituko du berriemaile. 
 
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioa zuzenean egingo dute Madrilgo Gran Viatik; lehen ordutik, hauteslekuen irekiera zuzenean jarraituko dute gainera. Boz hauen gakoak aztertuko dituzte Madrilen lan egiten duten kazetari eta adituekin, besteak beste Carlos Cid, Amaia Ormaetxea, Iñigo Aduriz, Iñaki Galdós eta Jon Juaristi. Bertako osasun sistema publikoan lan egiten duten mediku euskaldunak ere elkarrizketatuko dituzte eta baita, hiriburuan negozioa duten ostalari euskaldunak ere. Saioa Madrilen bizi diren artista eta ekintzaileekin bukatuko dute: Asier Larretxea gizarte langilea; Galder Kabiketa (Take a chef) eta Errukiñe Olaziregi (Cromática pistona). Halaber, Espainiako hiriburuko langile auzo eta zonalde aberatsetan emango dute goiza, hauteskunde egunak uzten dituen irudi eta erreakzioak biltzeko asmoarekin.

"Goizak Gaur" eta "Mezularia" saioek, eta orduz orduko albistegiek ere gertuko jarraipena egingo diote gaiari.

Radio Euskadin ere, egunean zehar gertatutako guztiaren berri emango dute albiste buletinetan. "Ganbara" saio berezia eskainiko dute gainera 20:00etatik aurrera. Loreto Larumbek eta Iratxe Celisek gidatutako saioan Madrileko hauteskundeen egunean izandako gertakari nabarmenenak gogoratuko dituzte eta bozen zenbaketaren berri emango dute.   

Asteazkenean, "En Jake" berezia

Datorren asteazkenean, maiatzaren 5ean, "En Jake" saioa Madriletik egingo dute, erkidegoko hauteskundeen emaitzak aztertzeko. 10:00etatik 14:00etara, Xabier Lapitzek eta bere taldeak Madrilgo hauteskundeen errepasoa egingo dute. Hauteskunde kanpaina tentsioz beteta egon da eta muturreko egoerak ikusi ditugu, tartean heriotza-mehatxu larriak. Behin emaitzak ezagututa, kontuak egiteko ordua heldu da. Ezkerreko taldeek gehiengo lortu ote dute? Irabaziko al du Ayusok gehiengo absolutua? Behar izanez gero, onartuko al du Voxen babesa? Nabaritu al da Iglesias efektua Unidas Podemosen?. Galdera horiei eta beste batzuei erantzun ahal izateko, Xabier Lapitzek analista, politologo eta kazetari onenak bildu ditu mahainguruan: José Apezarena, Ana Pardo de Vera, Esther Palomera, Cristina Monje, Ketty Garat, May Mariño, Eva Silván, Marcos Paradinas eta May Mariño, besteak beste.

Gainera, bozen emaitzen gaineko hausnarketa egin dezaten, politikarientzat eta bozketako protagonistentzat ere tartea zabalduko dute. Eta, jakina, ez dute euskaldunen ikuspuntua ahaztuko. Odon Elorza, Jon Iñarritu, Pilar Garrido eta Aitor Esteban euskal politikarien, diputatuen eta senatarien analisia jasoko dute.