Itxi

EITB TALDEA

EITB Media

EITB Food 4 Future World Summit kongresuaren komunikabidea izango da

EITB Media

Ekainaren 15etik 17ra BECen egingo den elikagaien eta edarien industria eraldatzeko berrikuntza-ekitaldiaren babesle izango da komunikazio taldea eta bertan gune bat izango du.

  • BECen egingo den Food 4 Future World Summit kongresuko kartela

    BECen egingo den Food 4 Future World Summit kongresuko kartela

EITB Komunikazio Taldea Bilbao Exhibition Centren ekainaren 15etik 17ra bitartean egingo den Food 4 Future World Summit kongresuaren babesle eta komunikabide nagusia izango da. Lehen aldiz antolatu den elikagaien eta edarien industria eraldatzeko berrikuntza-ekitaldiaren jarraipena egingo diote EITB Mediako hedabideek (telebista, irratia eta Internet) egun horietan BECen ezarritako gune berezitik. 

Hemendik aurrera urtero Bilbon egingo den mundu mailako azoka honetan elikagaien sektorea eraldatzen ari diren azken teknologia, soluzio eta automatizazio-sistemen berri emango dute nazioarteko 200 aditu inguruk. 50 hitzaldi baino gehiago egingo dira elikagaien eta edarien industriak dituen erronkak aztertu eta gakoak zehazteko. Prozesuen optimizazioa eta eraginkorragoak izango diren negozio ildo berriak garatzea izango dute helburu, sektore honetako alor guztietan: harakintza, arrantza, esnekiak, olioa, nekazaritza, zerealak, kontserbak eta edariak. 

Elikadurak herritarren artean sortzen duen interesa eta euskal gizartean gastronomiak duen garrantziaz kontuan izanik, ikus-entzule eta erabiltzaileen arreta bereganatuko duten gaiak jorratuko dituzte EITBko profesionalek Food 4 Future azokaren eskutik.