Itxi

EITB TALDEA

Gizarte erantzukizuna

Basurtuko ikastetxe publikoko ikasle talde batek irratsaio bat grabatu du EITBn

EITB Media

Hezkuntza Sailaren Magnet-Erakarri proiektuaren barruan eta EITBren Gizarte Erantzukizunarekin lotuta, Basurtuko ikastetxeko ikasle batzuk EITBren Bilboko egoitzan izan dira irratsaio bat grabatzen.

  • Basurtuko eskola publikoko ikasleak "Teleberi"ko platoan.

    Basurtuko eskola publikoko ikasleak "Teleberi"ko platoan. Argazkia: EITB Media.

EITBk Magnet-Erakarri Hezkuntza sailak abian jarritako programan parte hartzen du eta asmo horren baitan Basurtuko ikastetxeko ikasleei ateak ireki eta "Teleberri" albistegiaren platoan irratsaio bat grabatzeko aukera eskaini die ostiral honetan.

Magnet Erakarriren helburua gizarte aniztasun handia duten eta zenbaitetan inguruko familientzat erakargarri gertatzen ez diren ikastetxe publikoei bultzada eta laguntza eskaintzea da. 2019-2020 ikasturtean jarri zuen martxan Hezkuntza Sailak asmo hau, eta ordutik EITBk eta bertako langileek parte hartze aktiboa izan dute proiektuan.

Bsurtuko ikasleak EITBn

Bsurtuko ikasleak EITBn. Argazkia: EITB Media.

Ostiral honeta, ikasle talde bat etorri da EITBren Bilboko egoitzara, eta, hasteko, EITBren zenbait langileren laguntzaz bertako tresna, baliabide eta jarduna zuzen zuzenean ikusteko aukera izan dute. Ondoren, "Teleberri"ko platoan egon dira eta han albiste irratsaio bat grabatzeko aukera izan dute.

Nahiara Bogado Zorrilla, Ander Nicolas Fagua Alayon, Soraya Yessica Tsala Ticheu eta Kevin Ekaitz Rodriguez Tur ikasleak hartu ditu EITBk,  Xabier Monge Ganuzas, Izaskun Bengoetxea Peña eta Ana Ortiz de Etxebarria Villaley irakasleen ardura pean. EITBn, berriz, Lide Zubia ETBko albistegietako produkzio arduraduna, Marta Alvarez EITBren Gizarte Erantzukizunaren eta prozesuen arduraduna, Joselu Blanco ETBko Programazio zuzendaria eta Julen Altube artezlea egon dira eurekin.          

Basurtuko eskola publikoko ikasle eta irakasleak

Basurtuko eskola publikoko ikasle eta irakasleak. Argazkia: EITB Media

         

Basurtuko eskolarekin hartu emanean

Hezkuntza Sailak, 2019-2020 ikasturtean, Magnet-Erakarri programa jarri zuen abian Euskadiko hainbat ikastetxe publikotan, tartean EITBrekin harremanetan dagoen Bilboko Basurto Ikastetxean. Asmoa ikastetxe horiek dinamizatu eta biziberritu, eta horiei prestigioa ematea da, ospe eta izen handiko zenbait erakunde lagun dituztela. Ikastetxeak, erakunde horiekin batera, beren inguruan erreferentzia izango diren ikastetxe bihurtzeko ari dira lanean. Ikastetxeak eta erakundeak indarrak batu dituzte hezkuntza komunitatearen alde.

EITBko zenbait kidek osatutako ordezkaritza Basurtuko ikastetxera joan zen bisitan iazko kurtso hasieran lankidetza honen baitan. Helburu nagusia da eskolaren eta EITBren artean aliantza estrategikoak egitea, Basurtuko hezkuntza proiektua auzoarentzat erakargarria izan dadin. Helburuek hiru ardatz dituzte: eskolako ikasleei komunikazio-teknika motibatzaileak ezagutzera ematea, ahozko adierazpena euskaraz garatu ahal izateko; eskolan egindako proiektuak eta ekintzak familiei hobeto aurkeztea, eta, azkenik, hezkuntza proiektuaren kanpo-komunikazioa hobetzea.