Itxi

EITB TALDEA

Audientziak

EITBko irrati multzoak 359.000 entzule ditu astelehenetik igandera

EITB

Estudio General de Mediosek astearte honetan eman ditu jakitera 2021eko bigarren neurketaren emaitzak.

  • Irratien audientzia datuak eman ditu EGMk argitara.

    Irratien audientzia datuak eman ditu EGMk argitara. Argazkia: EITB

EITBko irrati multzoak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika), oro har, 359.000 entzuleko audientzia du astelehenetik igandera EAEn eta eragin esparruan. Estudio General de Mediosek astearte honetan (uztailaren 6an) eman ditu jakitera 2021eko bigarren neurketaren emaitzak.

Irratiak banaka hartuta, Euskadi Irratiak 91.000 entzule eskuratu ditu eta Gazteak, berriz, 59.000 entzule. EITB Musikak, azkenik, 28.000 jarraitzaile ditu EGMk astearte honetan argitaratutako datuen arabera.

Gaztelaniazko irratiei dagokienez, Radio Euskadik 153.000 entzule ditu, eta Radio Vitoriak 28.000 entzuleko kopurua erdietsi du astelehenetik igandera neurtaldi honetan.

Telebistako emaitzei dagokionez, ETBrekin 516.000 ikus-entzulek egiten dute bat.

Estudio General de Mediosek hiru neurtaldi egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.