Itxi

EITB TALDEA

EITB Maratoia

EITB Maratoiak ONCE Euskadiren 2021eko Sari Solidarioa jasoko du

EITB Media

ONCEren sari solidarioek gizarteratzearen aldeko ahalegina aitortzen dute, eta EITB Maratoia elkartasun ekimenak komunikazio lanaren saria jaso du.

  • EITB Maratoia.

    EITB Maratoia.

ONCE Euskadik EITB Maratoia saritu du 2021eko Sari Solidarioarekin. Komunikazio lanaren saria jaso du EITBren elkartasun ekimenak.

EITB Maratoia funtsezko bi jarduera ildotan oinarritzen da: alde batetik, hainbat gaixotasunen eta horien prebentzioaren inguruan sentsibilizazio eta informazio kanpaina sendoa eginez, eta bestetik, ikerketarako dirua bilduz. 2020ko pandemia-egoeran, EITB Maratoia covid-19ari buruzkoa izan zen, eta diru-bilketa hura ikerketarako bideratu eta hainbat gizarte-eragile inplikatu zituen Ez negar egin, gu elkarrekin lelopean kate-lankidetzan arituz.

Euren eragin-ingurunean lan solidarioa egiten duten pertsonak, entitateak, erakundeak edo hedabideak saritu ditu ONCE Euskadik 2021 Sari Solidarioekin. Herritar guztien gizarteratzea, normalizazioa eta autonomia pertsonala, irisgarritasun unibertsala eta bizitza independentea dira ONCE Gizarte Taldeak sari solidario hauekin bultzatu nahi dituen baloreak.

EITB Maratoiaz gain, aurtengo sarituak: Har-Eman Arabako elkartea, Mondragon Korporazioa, Metro Blbao eta Iñigo Pombo Ortiz de Artiñano izan dira.

2020ko ONCE Euskadiko Sari Solidarioen epaimahaia irailaren 15ean bildu da Bilboko Ilunion San Mames hotelean, eta honako hauek osatu dute: Cristina Arias, ONCEko Kontseilu Nagusiko kidea; Rafael Ledesma, ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidentea; Juan Carlos Andueza, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkaria; Juan Ibarretxe, Bilboko Gizarte Ekitzako zinegotzia; Alejandro Martinez Berriotxoa, Eroski Fundazioaren zuzendari nagusi eta Eroskiko Osasun eta Jasangarritasun zuzendaria; Aitor Bedialauneta, EDEKAko presidentea, eta Estibaliz Ruiz de Azua, EITBko kazetaria.

Sari Solidarioen emate ekitaldia urriaren 14an, arratsaldeko 19:00etan, burutuko da Bilboko Sala BBK aretoan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EiTB Maratoia