Itxi

EITB TALDEA

EITB Taldea

VI. Carlos Perez Uralde Irrati-Antzerki Lehiaketako sariak banatu dira

EITB Media

Gasteizko Principal antzokian egin da ekitaldia astearte honetan. Goiz Eder Iturain Aramendi eta Tomás Afan Muñoz dira aurtengo saridunak.

  • Carlos Perez Uralde Lehiaketaren sari banaketa ekitaldiko irudia

    Carlos Perez Uralde Lehiaketaren sari banaketa ekitaldiko irudia

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren, Radio Vitoria-EITBren eta Laboral Kutxaren ekimenez antolatutako Carlos Perez Uralde Irrati-Antzerki Lehiaketako sariak banatu dira astearte goizean, Gasteizko Principal antzokian. Joan den irailean epaimahaiak iragarri zuen 6. edizio honetako irabazleak Goiz Eder Iturain Aramendi eta Tomás Afan Muñoz direla. 

Lehiaketa honen bitartez, arte eszenikoen arloko sorkuntza ikuspegi berezi batetik bultzatzea du helburu: irratian soinu-fikzioa sustatzea, hedabide horretara egokitutako antzezlanen jatorrizko irrati-gidoiak baliatuz. Seigarren deialdian 71 proposamen jaso dira, 65 gaztelaniaz eta sei euskaraz. 

Euskarazko lan saritua, Zumaiako Goiz Eder Iturain Aramendi egilearen Ezkontzaren katramila irrati-antzezlana da eta Laboral Kutxa saria jasoko du. Gaztelaniaz, Tomás Afan Muñoz Jaengo egilearen El tiempo de las sirenas lana nabarmendu dute. 

Sari banaketa ekitaldian Urko Aristi EITB Media Irratiko zuzendariak hartu du parte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gasteiz
  • EITB