Itxi

EITB TALDEA

ALIANTZAK

Zinegoak jaialdiaren itxiera ekitaldia, gaur, zuzenean, eitb.eus-en

EITB Media

Bilborock aretoan egingo den galan, Unai Iparragirre ETBko zuzendariak EITBk babestu duen aurtengo sari nagusia emango dio sail ofizialeko film onenari.

  • Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia. Argazkia: Zinegoak

    Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia. Argazkia: Zinegoak

Gaur arratsaldean Bilborock aretoan egingo den Zinegoak jaialdiaren itxiera gala zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak hartuko du parte ekitaldian, 19. edizio honetako sari nagusia ematen. Euskal ikus-entzunezko ekoistemarekin zubiak eraikitzeko estrategiari jarraituz, EITB ikus-entzunezko taldeak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiarekin aliantza sortu du, sail ofizialeko film onenak jasoko duen 4.000 euroko saria babestuz, eta jaialdiaren irekiera eta itxiera galak zuzenean eskainiz. 

Sail ofizialera aurkeztu diren 16 lanak hiru kategoria hauetan egon dira banatuta: DOK (dokumentalak), FIK (fikzioak) eta KRAK (narratiba berriak). Nazioarteko epaimahaiak erabaki du sail bakoitzeko garailea nor den, eta hiru horien artean publikoaren ustez onena den ikus-entzunezkoak eramango du EITBren babesa duen Zinegoak Sari Nagusia. 

Unai Izquierdok gidatuko duen ekitaldia 19:00etan hasiko da. Bertan, sariak banatzeaz gain, film saridunen proiekzioa eskainiko da.