Itxi

EITB TALDEA

Hautaketa prozesua

EITBko Teknologiako burua hautatzeko prozesua

EITB

EITBk Teknologiako burua hautatzeko prozesua hasi du. Pertsona horrek Sistemetako zuzendariaren menpe lan egingo du, Bilboko egoitzan.

Teknologia buruak giza talde bat kudeatu beharko du, eta EITBko beste arloekin eta talde teknikoekin (EAZ-CAU, aplikazioen garapena, EITB Mediako ingeniaritza eta ustiapena) koordinatuz lan egin beharko du. Halaber, honako hauek aztertu, analizatu, diseinatu, ezarri, ustiatu, mantendu eta administratuko ditu:

- Sistema informatikoak, birtualizazioan oinarrituak.

- Datu baseak.

- Barne eta kanpo komunikazioko sareak.

Bere ardura izango dira baita ere:

- Datuen eta sistemen segurtasun eta babes politika definitzea eta garatzea, zibersegurtasuneko arduradunarekin koordinatuta.

- Ezarri beharreko soluzioen plegu teknikoak prestatzea, legezko zuzendaritzarekin eta Erosketa Saileko taldearekin koordinatuta.

- Hornitzaileekiko harremanak. Jardueraren segimendua eta kontrola, emandako zerbitzuak, fakturazioa. Hornitzaileekiko (garapen plataformak, telekomunikazio enpresak, pasahitzen administratzaileak) kontratuak eta software lizentziak kudeatzea.

- Urteko aurrekontuak egitea, kostuak kudeatzea eta aurrekontu egokitzapenak egitea.

Lanpostuaren profila Informatika Ingeniaritzako edo Telekomunikazio Ingeniaritzako titulua duen pertsona bati dagokio. Sistemetan/teknologian esperientzia baloratuko da. Euskara- eta ingeles-maila ona izan beharko ditu. Halaber, aintzat hartuko da beste hizkuntza batzuk jakitea, baita heziketa akademiko osagarria ere, hala nola, eskatutako eginkizuna betetzeko gaitasuna ematen duten masterra, graduondoko titulua edo ikastaro espezializatuak.

Informazio gehiago webgune honetan: www.campo-ochandiano.com