Itxi

EITB TALDEA

EITBPodkast

Buru osasuna ardatz duen 'Korapiloak' podcasta jarri du abian EITBk

EITB Media

Iñigo Antsorregik gidatuko du elkarrizketa podcasta, eta ETB1eko "Biba Zuek!" saioan egiten duen atalaren osagarri izango da.

  • 'Korapiloak' podcastaren irudia

    'Korapiloak' podcastaren irudia

EITBPodkast atariak buru osasunaren garrantzia aintzat hartuko duen Korapiloak podcasta jarri du abian gaur (urriak 18). Iñigo Antsorregik (Azkoitia, 1993) gidatuko du elkarrizketa podcasta, eta ETB1eko "Biba Zuek!" saioan egiten duen atalaren osagarri izango da.

Antsorregik lehen pertsonan daki buruko osasunari eman behar zaion garrantzia. Argitara eman berria da Nire minaren etxea liburua, izan zuen depresio aldiaren kontakizuna biltzen duena. Bizipen horiek eman zioten eskarmentuak lagundu dio depresioari, suizidioari eta antsietateari aurre egiteko bideak urratzen.

Iñigo Antsorregi

Iñigo Antsorregi

Korapiloak podcastak aldarte onetik eta umoretik heldu nahi die gai zail horiei, eta aukeratu dituen gonbidatuekin saiatuko da berak bezala arazoak izan dituztenen korapiloak askatzen.

Lehen elkarrizketa entzungai dago, eta, asteartero, ale berri bat argitaratuko da EITBPodkasten urte amaiera artean.