Itxi

EITB TALDEA

''Kaixo 2024''

Zatoz Gasteizko Plaza Berrira EITBrekin 2024ari ongietorria ematera!

EITB MEDIA

Musika, su artifizialak, dantza eta bertaratzen direnentzat mahatsak eta kotilioi poltsatxoa izango dira, 23:00etatik aurrera. Nerea Reparaz, Julen Telleria, Miren Nogales, África Baeta, Ane Ibarzabal eta Egoitz Txurrukaren eskutik izango dira kanpaiak, euskal diseinatzaileek jantzita.

0:22
Zatoz Gasteizko Plaza Berrira EITBrekin 2024ari ongietorria ematera!

Gasteizko Plaza Berria da EITBk ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en urtea agurtu eta kanpainak emateko aukeratu ohi duen lekua. Iaz lagun ugari bildu zen bertara zuzenean  urte zaharrari agur esateko eta urte berria behar bezala hasteko. Aurten ere deia eta gonbita zabaldu nahi du EITBk, eta 23:00etatik aurrera mahatsak eta kotilioi poltsatxoa banatuko ditu, bertaratu eta ospakizunarekin bat egingo duten guztientzat.

ETB1en Nerea Reparazek, Julen Telleriak eta Miren Nogalesek gidatuko dute zuzen-zuzenean "Kaixo 2024" saio berezia abenduaren 31n. ETB2n, berriz, África Baeta, Ane Ibarzabal eta Txurru aurkezleen kontakizunaren bidez jarraitu ahal izango dira kanpaiak. Halaber, eitb.eus-en zuzenean eskainiko dira bi emanaldiak.

Kanpaien ondoren su artifizial saio batekin emango zaio hasiera urte berriari EITBko bi telebista kanaletan, eta sei aurkezleek elkarrekin itxiko dute saioa, 2024ari ongietorria emanez, sorpresa artean. Euskal talde ezagun baten musika saioa jarraitu ahal izango da eta dantzariak ere izango dira gauan behar bezala ospatzeko. 

Euskal diseinatzaileek jantzita, beste behin

Euskal diseinatzaileak arduratuko dira EITBko aurkezleak dotore janzteaz. Miren Nogalesek SISTER&SISTERen jantzia eramango du; Eder Aurrek África Baeta eta Ane Ibarzabalentzako arropak diseinatuko ditu; Getaryk sortuko du Nerea Reparazen jantzia, Barbara Goenagaren bitxiekin; Neu jostundegiarena izango da Txurruren esmokina; eta Aldabaldetrekuk jantziko du Julen Telleria.