Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Gaztea

"Yoko Ona" bideopodcastaren ekitaldi berezia, martxoaren 8aren bezperan, Bilborocken

EITB MEDIA

Sara Zozaya eta Eire bikotea izango dituzte gonbidatu zuzeneko saioan Ainhoa Vitoriak, Olatz Salvadorrek eta Lore Nekane Billelabeitiak. Sarrerak agortu dira baina Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean jarraitu ahalko da, zuzenean.

  • "Yoko Ona", zuzenean

    "Yoko Ona", zuzenean

Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia protagonista dituen "Yoko Ona" EITBren bideopodcastak ekitaldi berezia prestatu du Bizkaiko hiriburuko Bilborock aretoan datorren martxoaren 7rako, Emakumearen Egunaren testuinguruan. Saiotik pasa ez diren bi gonbidatu izango dituzte hitzordu berezi honetan: Sara Zozaya eta aurtengo Gaztea Sarietan artista berri onenaren saria eskuratu berri duen Eire bikotea.

18:30ean irekiko dira Bilborockeko ateak eta 19:00etan hasiko da saioa. Jada sarrerak agortu dira, baina saioa zuzenean ikusteko aukera egongo da Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean.

Musikaren industrian emakume gazte gisa bide bat abiatzearen gazi-gozoak, besteen begirada, artista gazteek pairatzen duten paternalismoa eta militantzia feminista izango dituzte hizpide, beste hainbat gairen artean.

Solasaldia bukatuta, akustiko berezia eskainiko dute musikari gonbidatuek Olatz Salvadorrekin eta Lore Nekane Billelabeitiarekin batera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea