Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

Puntueus fundazioak bultzatutako Kaixomundua.eus lehiaketaren sari banaketa, EITBren Bilboko egoitzan

EITB Media

Gazteen artean gaitasun digitalen ezagutza sustatu eta euskarazko eduki digitalak sortzea helburu duen ekimenaren arrakasta nabarmendu dute antolatzaileek zein EITBko ordezkariek. Izan ere, 54 ikastetxetako 1334 ikaslek hartu dute parte, 479 taldeetan banatuta.

  • EITBren Bilboko egoitzan Izan Ongi aretoan egin da sari banaketa ekitaldia

    EITBren Bilboko egoitzan Izan Ongi aretoan egin da sari banaketa ekitaldia

Kaixomundua.eus ekimenari zabalkundea emanez, EITBk indarrak batu ditu Puntueus fundazioarekin gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragiteko asmoan. DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako nerabe eta gazteek hartu dute parte lehiaketan: ikasturtean zehar ikasleek webgune erreal bat sortu dute, eta kontsumitzaile digital izatetik, sortzaile izatera pasa dira. Modu horretan, gaitasun digitalen inguruko ezagutza sustatu da, eta, bide batez, euskarazko eduki digital berriak sortu dira. 

Orain arteko ediziorik arrakastatsuenaren sari banaketa EITBren Bilboko egoitzan egin da, eta zuzenean eskaini da streaming bidez eitb.eus-en eta EITBren YouTubeko kanalean. Vanesa Fernandez EITB Mediako Euskara eta Kultura zuzendariak hartu du parte bertan.

Ekitaldiaren irudia

Ekitaldiaren irudia

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskaraz
  • EITB