Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak EiTB Focus inkestaren azken emaitzak errepasatu ditu eta aitortu du Gipuzkoan EH Bildu oso gertu daukatela. Hala, azpimarratu du urtebe dutela arraun egin eta aldea handitzeko.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak orain egingo balira, EAJk irabaziko lituzke (31), aurrekoetako eserleku kopuru berarekin. EH Bilduk (22) eta PSE-EEk (12) gora egingo lukete, eta PPk (5) Elkarrekin Podemos (4) aurreratuko luke.
Soziometroak adierazten duen eserleku mugimenduak ez dakar aldaketarik gobernagarritasunean. Jaurlaritzako alderdiek gehiengo osoari eusten diote berdin eta oposizioan dago aldaketa: EH Bilduk bi legebiltzarkide gehiago eta Elkarrekin Podemosek bi gutxiago.
Hauteskundeak orain egingo balira, ordezkari kopuru bera lortuko lukete EAJk (31), PSE-EEk (10), PP+Cs-ek (6) eta Voxek (1). EH Bilduk (23) bi gehiago lortuko lituzke eta Elkarrekin Podemos-IUk(4) bi galdu.
Azken hauteskunde autonomikoak egin zituztenetik urtebete igaro denean, lehendakariak nabarmendu du pandemiaren aurkako borrokari eman diola "lehentasuna"; halaber, dioenez, Jaurlaritzak birmoldatu berri duten Espainiako Gobernuarekin elkarrizketan aritzeko borondatea du.
Soziometroaren arabera, beren ordezkaritza mantenduko lukete EAJk (31), PSE-EEk (10) eta Voxek (1). EH Bilduk (22) eta PP+Cs-k (7) eserleku bana irabaziko lukete Elkarrekin Podemos-IUren (4) kaltetan.
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu duenez, elkarrizketa eta akordiorako borondatea eskainiko dizkie erakundeei, alderdiei eta gizarteari "Euskadi berriro martxan jartzeko".
EAJk eta PSE-EEk Legebiltzarrean duten gehiengo absolutua baliatu dute Iñigo Urkullu lehendakari izendatzeko. Maddalen Iriartek EH Bilduko legebiltzarkideen babesa jaso du soilik.
EH Bilduren lehendakarigaiak "herri akordioen" beharra azpimarratu du, eta hezkuntza, osasun eta enpleguaren euskal legeak onartu behar direla nabarmendu du.
Edonola ere, Iñigo Urkulluk bermatuta dauka lehendakari izateko babesa, EAJk eta PSE-EEk gobernua osatzeko ituna egin ostean. Inbestidura saioa irailaren 3an izango da.
Bi alderdiek datozen orduetan egingo dute ofizial akordioa. Ekonomiari, bizikidetzari eta autogobernuari buruz zituzten desadostasunak alde batera utzi ostean adostu dute ituna.
Bost asteko negoziazioen ostean lortu dute akordioa. Desadostasunak izan dituzte autogobernuan, ekonomian eta bizikidetzan, baina azkenean mutur guztiak lotzea lortu dute.
Bi egun geroago, hilaren 5ean, Urkulluk bere karguaren zina egingo du, Gernikako Batzar Etxean. Irailaren 7an, Eusko Jaurlaritzako kideak Ajuria Eneko Jauregian kargua hartzea aurreikusten da.
Bakartxo Tejeria eta Iñigo Iturrate (biak EAJkoak), Txarli Prieto (PSE-EEkoak), Eba Blanco (EH Bildu) eta Gustavo Angulo (Elkarrekin Podemos-IU) izango dira Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideak.
PP+Cs koalizioaren eskaera atzera bota du organo horrek, argudiatuz Diputazio Iraunkorrak ezin duela "hurrengo legegintzaldiari dagozkion jarduerak baldintzatuko dituen erabakirik hartu".
Joan den uztailaren 12ko hauteskundeetatik sortutako Eusko Legebiltzarrak eratze-saioari ekin dio, eta minutu bateko isilunea egin du koronabirusaren biktimen oroimenez.
Miren Gorrotxategiren esanetan, Legebiltzarrean bestelako politika publikoak bultzatuko dituzte. Horrez gain, erreforma fiskala "premiazkoa" dela uste du.
Elkarrekin Podemos-IU koalizioaren lehendakarigaiak Urkulluri buruz esan du "etengabean" Sanchezekin haserre dagoen lehendakaria dela, eta haren erabakia "kontu alderdikoia" dela.
Honezkero, 75 legebiltzarkideen heren batek baino gehiagok akta jaso dute, eta Ganbera osatzeko prozesua martxan da. Legebiltzar berria abuztuaren 3an osatuko da.
Idoia Mendiak nabarmendu duenez, "legealdi hau oso garrantzitsua izango da", koronabirusaren pandemiagatik eta horrek "utzi dituen aurrekaririk gabeko krisi ekonomiko eta sozialagatik".
Mendiak adierazi duenez, EAJk badaki sozialistak "eskuak libre" dituztela eta ezer ez dutela "ziurtzat jo". "Gobernuak norabide aurrerakoi argia" izan behar duela gaineratu du.
Datozen egunetan EH Bildu bilera gehiago egingo dute Podemos Euskadirekin eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuekin, "iritziak konpartitzeko eta krisiari irtenbidea ezkerretik emateko" asmoz.
Elkarrekin Podemos-IUren bozeramaileak onartu egin ditu uztailaren 12ko emaitza kaskarrak, baina eserlekuari uko egitea "jendearentzat putakeria" izango litzatekeela esan du.
Azkenean, Ciudadanoseko Luis Gordillok aulkia lortu du, atzerriko botoa zenbatuta, eta, batez ere, inpugnatutako mahaiak berrikusita. EH Bilduk galdu du PP+Cs koalizioak eskuratutako ordezkaria.
% 23k esan du politikariekin desengainatuta egoteagatik ez zuela bozkatu, pandemiagatik izan zela argudiatu zutenak baino 3 puntu gehiago. Hala ere, hauteskunde orokorretan desengainua % 44koa zen.