EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Inbestidura saioa

Mintegi: 'EAJrekin akordioak izateko, edukiak ezagutu behar ditugu'

Laura Mintegik uste du EAJrena "gobernu ahula" izango dela eta akordio zabalak ezinbestekoak izango direla. Urkulluk oraindik ze neurri hartuko dituen zehaztu ez izana kritikatu du.

Laura Mintegik agerraldia egin du, Iñigo Urkullu lehendakari izendatu ostean. Argazkia: EITB
Laura Mintegik agerraldia egin du, Iñigo Urkullu lehendakari izendatu ostean. Argazkia: EITB
Laura Mintegik agerraldia egin du, Iñigo Urkullu lehendakari izendatu ostean. Argazkia: EITB

G. Palacios

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EH Bilduren bozeramaileak esan du Iñigo Urkullu lehendakari berriak "ausardiaz" jokatu behar duela, "herri honek dituen arazo politiko eta ekonomikoei aurre egiteko".

"Jaurlaritza berriak erantzuna eman behar die arazo politiko eta ekonomikoei, baina oraindik ez ditugu Urkulluren asmoak ezagutzen", kritikatu du. "Datorren astetik aurrera zer hartuko dituen neurriak zeintzuk izango diren zehaztu behar ditu Urkulluk", erantsi du.

Horrez gain, Urkullurena "gobernu ahula" izango dela eta, ondorioz, gainerako talde parlamentarioekin adostasunetara heltzeko gai izan beharko duela nabarmendu du.

EAJrekin akordioetara heltzeko aukeraz galdetuta, Mintegik berretsi egin du EH Bildu jeltzaleekin adostasunetara ailegatzeko prest dagoela, baina "horretarako edukiak ezagutu" behar dituztela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea