EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

00:37

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Urkullu, lehendakari

Jaurlaritza berria, larunbatean

Erredakzioa

Egun horretan, Urkulluk karguaren zina egingo du, eta Jaurlaritza nortzuek osatuko duten iragarriko du.

  • Juan Mari Aburto sailburu berrietako bat izango da. EFE

    Juan Mari Aburto sailburu berrietako bat izango da. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak larunbatean jakinaraziko du Eusko Jaurlaritza berriaren sailburuak nortzuk izango diren, Gernikan karguaren zina egin eta gero. Seguru aski, Gobernua zortzi kidekoa izango da (orain hamar dira), eta paritarioa izango da.

Urkulluk larunbat eguerdian egingo du karguaren zina, Gernikako Juntetxean. Euskaraz egingo du, Jose Antonio Agirre lehendakariak erabilitako formularekin, baina aldaketa batzuekin. Adibidez, Estatutuaren aurrean egingo du, eta ez Bibliarekin. Ekitaldiaren ostean jakinaraziko ditu sailburuen izenak, hain zuzen ere.

Oraingoz ez dago baieztapen ofizialik, baina hainbat izen segurutzat ematen dira hedabideetan, hala nola Juan Mari Aburto Bizkaiko Aldundiko bozeramailea, Ricardo Gatzagaetxebarria legebiltzarkidea eta Arantza Tapia diputatua.

Sailburu berriek astelehenean egingo dute karguen zina, eta hurrengo egunean, asteartean, Jaurlaritza berria lehen aldiz batzartuko da.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena