EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Inbestidura saioa

Urkullu, 'euskal jersale guapo hori', hizpide Twitterren

Iñigo Urkulluren inbestiduren inguruan iruzkin ugari egin dituzte Twitterren, eta, ondorioz, lehendakari berriaren izena 'trending topic' izan da goiz osoan.

Iñigo Urkullu eguneko protagonistetako bat izan da Twitterren. EITB.
Iñigo Urkullu eguneko protagonistetako bat izan da Twitterren. EITB.
Iñigo Urkullu eguneko protagonistetako bat izan da Twitterren. EITB.

L.E.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu goizeko protagonistetako bat izan da, baina ez bakarrik Legebiltzarrean, Twitterren ere jeltzalearen izena gora eta behera ibili da eguneko lehen orduetan.

Inbestidura saioa hasi eta gutxira, jeltzaleen lehendakarigaia 'trending topic' zen Twitterren, eta behin inbestidura baieztatuta, @iurkullu sare sozialeko bere kontutik esaldi labur eta zuzena bildali dute: "Iñigo Urkullu, lehendakari". Txioa laburregia edota hotzegia iruditu zaie zenbait erabiltzaileri, eta erantzun egin diote, umorea erabilita. @elaitamareneder erabiltzaileak, esaterako, honakoa esan dio: "Hirugarren pertsona erabili duzu? Jainkoa al zara? Ala Aida Nizar?".

Hala ere, zoriontzeko mezuak izan dira ugarienak, batez ere EAJko alderdikideek idatzitakoak. @imanollanda Getxoko alkateak "Etzara inoiz bakarrik joango, Zorionak Iñigo!" opa dio. Herritarrek ere zoriondu dute, asko eta asko Kataluniatik: @juanal 47 aseguru-etxe ospetsu baten leloa oinarritzat hartu eta "Urkullu, Lehendakari. Ara ho arreglarà tot, tot i tot.." mezua bota du.

Beste kataluniar batek Masen bidea jarraitzeko eta subiranotasunari buruzko erreferenduma deitzeko proposatu dio: "Espero dut Urkulluk erreferenduma deitzea, horrela hedabideen interesa partekatuko dugu", izan da @xavixavixavi erabiltzailearen txioa.

Beste batzuek, berriz, lehendakari berriaren beste ezaugarri batzuk azpimarratu nahi izan dituzte, beti umoreari helduta. @malgastarte-k idatzitako txioa da adibiderik onena: "Iñigo Urkullu, ole, ole euskal jelsale guapo hori".

Irakasle ikasketak eta murrizketak

Urkulluren irakasle ikasketak ere zenbait iruzkinen iturri izan dira. @Politoloenfur erabiltzaileak eztenkada bota nahi izan dio, Urkulluri eta ikaskideei: "Zorionak, Iñigo Urkullu! Urruti ailegatzen den Irakasle ikasketen lehen ikaslea zara".

@David Asturies, aldiz, serioago jarri da eta hurrengo galdera bota du: "Iñigo Urkullu, lanbidez irakaslea, lehendakari hautatu dute. Murrizketak egingo al ditu hezkuntzan?"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea