EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Elkarrizketa ETB-2n

Gai jakinetarako lankidetzan aritzea eskaini dio Basagoitik Urkulluri

Euskadiko PPko presidenteak "argazkiak uztea eta agintzen hastea" eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari.

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentea. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentea. Argazkia: EITB
Argazkiak utzi eta lanean hasteko eskatu dio Basagoitik Urkulluri

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisiari aurre egiteko "zentzuzko" neurriak aurkezten baditu, gai jakinetarako lankidetzan aritzea eskaini dio Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak Iñigo Urkullu lehendakariari.

ETB-2ko "Egun on Euskadi" saioan azaldu duenez, "Euskadin legealdi honetan izango den oposizio bakarra PP izango da". Basagoitiren arabera, "PP izango da oposizio bakarra"; izan ere, "PSEk asteartero eta asteazkenero bere burua salgai jartzen du" eta "Batasunak mendian jarraitzen du".

Horrez gain, Basagoitik "argazkiak uzteko eta agintzen hasteko" eskatu dio Urkulluri. "Hauteskundeak irabazi zituenetik aurrekontuen zirriborro bat egiten izan behar zuen, eta dagoeneko mahai gainean izan beharko luke", esan du.

Basagoitiren aburuz, lehendakari berriak "neurri ekonomikoak eta industria, berrikuntza eta gizarte-laguntzen esparruko arazoak konpondu behar ditu, eta bereiztearekin zerikusia duten proiektuak alde batera utzi behar ditu".

Bestalde, EH Bilduk zenbait jarrera aldatu arte, alderdi horrekin harreman arruntik ez duela izango esan du Basagoitik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea