EAE-ko Hauteskundeak 2020 -
Hauteskundeak
Urkulluk 14:30ean zehaztuko du hauteskundeen aurrerapena
Bozak irailaren 25ean edo urriaren 2an izango diren jakinaraziko du. Lehendakariak agerraldi publikoa iragarri du ordu horretarako, eta aurretik Gobernu Kontseilua bilduko du.
agentziak | erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egingo du Lehendakaritzan, 14:30ean, hauteskundeak irailaren 25era edo urriaren 2ra aurreratuko ote dituen jakinarazteko, Eusko Jaurlaritzaren iturriak aipatuta EuropaPress-ek zabaldu duenez.
Agerraldiaren aurretik Gobernu Kontseilua bilduko du, Espainiako Estatuko gobernagarritasunean dauden zalantzen ondorioz hauteskundeak errepikatzeko aukera dagoela eta, bozen aurrerapenaz egindako gogoetaren ostean.