EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Irailak 25
'Teknikoki' ez dela hauteskunde aurrerapenik izango esan du Erkorekak
Alderdiek beren proposamenak mahai gainean jartzeko eta herriari hitza emateko garaia dela azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Oposizioko alderdien kritikei erantzunez, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du 'teknikoki' ezin dela esan Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratuko direnik. Atzo, Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri zuen 2016ko Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak irailaren 25era aurreratuko zituela.
Iñigo Urkulluk hauteskundeak aurreratzeko arrazoiak "argi eta gardentasunez" azaldu zituela esan ostean, Erkorekak onartu du Urkulluk iragarritako datak ez duela bat egin aurreikuspenekin (urriaren 23a iradokitzen zuten), baina uste zena baino hilabete eskas lehenago baino ez dela.
Hori dela eta, Erkorekak nabarmendu du "teknikoki" ez dela hauteskunde aurrerapen bat eta gainerako alderdien kritikak oposizio lanaren baitan kokatu ditu. Erkorekaren esanetan, alderdiek beren proposamenak mahai gainean jartzeko eta herriari hitza emateko garaia da etorkizun "partekatu, kohesionatu eta baketsua" eraikitzen ahalegintzeko.
"Hauteskundeak finkatuta daude eta lehendakariak Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua sinatuko du astelehenean", gaineratu du.