EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

09:24

EAE-ko Hauteskundeak 2020

EH Bildu

Otegi gaitasungabetuta dagoela berretsi du Hauteskunde Batzordeak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hauteskunde organoak ez ditu defentsaren argudioak aztertu, eta hautagai abertzaleak bi gaitasungabetze zigor dituela egiaztatu besterik ez du egin.

0:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak ebatzi du EH Bilduk ezin duela Arnaldo Otegi hautatu lehendakarigai gisa irailaren 25eko hauteskundeetarako, Auzitegi Nazionalak kargu publikoan aritzea debekatu eta sufragio pasiborako eskubidea kendu baitzion Bateragune auziko kondenan.

Koalizio abertzaleak bi eguneko epea du orain erabakiaren aurka helegitea jartzeko. Izan ere, hauteskunde organoak astelehenean aldarrikatuko ditu alderdien zerrendak.

Legearen arabera, EH Bilduk beste lehendakarigai bat izenda dezake, baina koalizio abertzaleak ohartarazi du ez duela halakorik egingo, eta eutsi egingo diola Otegiren hautagaitzari.

Otegiren defentsak argudiatu duenez, kargu publikoan aritzeko debekuan akats tekniko bat dago, epaian ez ziotelako zehaztu zer kargu dituen debekatuta. Iker Casanova preso ohiari berdin gertatu zitzaion, eta legebiltzarkide bihurtu ahal izan zen.

Botoak jasotzeko eskubidea (sufragio pasiboa) izateko debekuari dagokionez, zigor hori Otegi espetxetik atera zenean amaitu zela esan du Iñigo Iruin abokatuak.

Nolanahi ere, Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak ez ditu argudio horiek aztertu, eta hautagai abertzaleak gaitasungabetzeko kondenak dituela egiaztatu besterik ez du egin. Horrenbestez, bide judiziala abiatu beharko du EH Bilduk.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena