Itxi

Politika

Erreakzioak

EAJ eta Podemos, inhabilitazioaren kontra; PP, gustura

agentziak | erredakzioa

Auzitegi Konstituzionalak Otegiren babes helegitea atzera bota ostean, berehala iritsi dira erreakzioak.

  • Auzitegi Konstituzionalaren egoitza.

    Auzitegi Konstituzionalaren egoitza. Argazkia: Efe

Auzitegi Konstituzionalak Arnaldo Otegiren babes helegitea atzera bota ostean, berehala iritsi dira euskal alderdi politikoen erreakzioak.

EAJk gogo txarrez hartu du Arnaldo Otegiren inhabilitazioaren gaiak "hauteskunde prozesu ororen oinarri izan beharko litzatekeen ideien, proiektuen eta programen eztabaidari lekua kendu izana", horrekin herritarrek egin baitezakete hautagaien arteko aukera.

Jeltzaleek prentsa ohar batean azaldu dutenez, "nahiago" zuten "Arnaldo Otegik hauteskundeetan parte hartu ahal izatea", koalizioak erabaki zuen moduan, horrela "herritarrak izango liratekeelako, boto bidez, Eusko Legebiltzarrean eserlekua edukitzea merezi duen ala ez esango luketenak".

Borja Semper PPren Legebiltzarreko bozeramaile eta Gipuzkoako zerrendaburua gustura agertu da Konstituzionalaren erabakiagatik, eta alderdi politikoei eskatu die "ez koska egiteko ezker abertzalearen estrategia biktimistari".

Bestalde, Nagua Alba Euskadiko Ahal Duguko idazkari nagusiak esan du Konstituzionalak "Bateragune auzia zuzentzeko aukera galdu" duela, ebazpen hori "sekula ez" litzatekeelako eman behar.

Nicolas de Miguel Ciudadanoseko lehendakarigaiaren hitzetan,  "Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren harira poza sentitzeak, ez ditu fronteak areagotzen edo iraganeko mamuak pizten; etika eta moral kontu bat da, besterik ez".

Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak ziurtatu duenez, Auzitegi Konstituzionalaren erabakia ez da inolako sorpresa izan berarentzat. "Auzitegi Konstituzionalak gai horretaz beren iritzia eman duten beste instantzia judizialen eta hauteskundeetako instantzien bidea jarraitu du", gaineratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena