Itxi

X-autonomicas vascas-X

X-autonomicas vascas-X

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Kanpaina amaiera

'Erakundeak herritarrei itzularaztea' promestu du Zabalak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Elkarrekin Podemoseko hautagaiaren esanetan, EAEko herritarrek "gertu" dute "autokonplazentzian lerrokatuta dauden politikak aldatu ahal izatea"

Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak konpromisoa hartu du irailaren 25eko hauteskundeen ostean "gehiengo sozial berri baten ordezkari" izateko, "politika eta erakundeak herritarrei itzularazteko helburuz".

Koalizioak Zabalaren jaioterrian, Zarautzen (Gipuzkoa), eman dio amaiera hauteskunde kanpainari. Bertan, beste hainbat buruzagi izan dira, hala nola Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusia eta Jon Hernandez Ezker Anitzako kidea.

Zabalaren esanetan, EAEko herritarrek "gertu" dute "autokonplazentzian lerrokatuta dauden politikak aldatu ahal izatea" eta "desberdintasunak murriztea".

"Gertu dugu Lanbide tresna erabilgarri bihurtzea, desberdintasunak murriztea, gazteak etxera itzuli ahal izatea, enpresa txikiak eta autonomoak ahanzturatik erreskatatzea eta eskubide sozialak bigarren mailan utzi barik lurralde ereduari konponbidea ematea", adierazi du lehendakarigaiak.

Horren esanetan, "ohorea" da "gehiengo sozial berri baten ordezkaria izatea", eta hitza eman du "sen ona oinarri hartuta lan egitea", modu "demokratikoagoan" eta "gizartean aurrera egiteko".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena