EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

14:42

EAE-ko Hauteskundeak 2020

I25

Lehendakaria izendatzeko eperik ez dago

Agentziak | Erredakzioa

Hauteskundeak egin eta bi eta hiru hilabetera izendatu ohi dute lehendakaria. Hala ere, legeak ez du horretarako eperik zehazten.

1:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hauteskundeak egin eta bi eta hiru hilabeteren artean izendatu ohi dute lehendakaria, aurreko legealdietan izandako esperientziaren arabera. Hala ere, legeak ez du horretarako eperik zehazten.

Lehendakari izateko, hautagaiak Eusko Legebiltzarreko botoen gehiengo osoa behar du (75 legebiltzarkideen aldeko 38 boto). Bigarren bozketan, berriz, nahikoa du gehiengo sinplea. Alderdiek beren hautagaiak aurkeztu ditzakete, baina legebiltzarkideek ezin dute hautagaien kontra bozkatu; hots, aldeko botoa ematea edo abstentziora jotzea dira aukerak.

EAEko legeak zehazten duenez, Legebiltzarrak inbestidura deitu eta 60 eguneko epean lehendakaririk izendatzen ez bada, jarduneko lehendakariak Legebiltzarra desegin beharko du, eta hauteskundeak deitu. Euskadin ez da inoiz horrelakorik gertatu.

Gaur arte, bi hilabete inguruko epean izendatu izan dute lehendakaria, 1986an salbu; izan ere, orduan hiru hilabete behar izan zuten. 1986an, lehen aldiz, PSE-EE izan zen alderdirik bozkatuena eta ez EAJ, baina eserlekuetan jeltzaleak nagusitu ziren. Sozialistak EArekin eta Euskadiko Ezkerrarekin (EE) hiruko gobernua osatzen ahalegindu ziren, baina ahaleginak porrot egin zuen eta azkenean sozialistek eta jeltzaleek koalizioan agindu zuten.

Jose Antonio Ardanza (EAJ) izan da lehendakari izendatzeko denbora gehien behar izan duen hautagaia. 1995ean, 129 egun behar izan ziren lehendakaria izendatzeko.

1998an, Juan Jose Ibarretxek (EAJ), bi hilabete baino apur bat gehiago behar izan zituen Legebiltzarraren oniritzia jasotzeko.

2001ean, hauteskundeak egin eta bi hilabete eta egun bat igarotakoan izendatu zuten Ibarretxe lehendakari. 2005ean ere, epe bertsuan izendatu zuten lehendakari; izan ere, apirilaren 17an egin ziren hauteskundeak, eta ekainaren 23an izendatu zuten lehendakari.

2009ko urriaren 21eko hauteskundeen ondoren, bi hilabete eta lau egun behar izan ziren PSE-EEko Patxi Lopez lehendakari izendatzeko.

Orain lau urte izan ziren EAEko azken hauteskundeak, eta EAJko Iñigo Urkullu hauteskundeak egin eta 53 egunera izendatu zuten lehendakari.

Hauteskundeak egin eta lehendakaria izendatu bitarteko epea lehendakaria aukeratzeko elkarrizketak egiteko erabili izan dute alderdiek.

Eusko Legebiltzarraren osaketa

XI. legegintzaldiko Eusko Legebiltzarra osatzeko prozesua legebiltzarkideen herenak akreditazioa hartzen duenean hasiko da. Behin, zenbaketa orokorra amaitu eta Lurralde Historiko bakoitzeko hauteskunde batzordeak egiaztagiriak igortzen dituenean, legebiltzarkide hautatuak Eusko Legebiltzarrean bere akreditazioa jasotzen hasiko dira.

75 legebiltzarkideetatik 25ek beren egiaztagiriak aurkezten dituztenean Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorreko presidentziak Eusko Legebiltzarra osatzeko osoko bilkura deituko du 15 eguneko epean.

Lehen saio hori Diputazio Iraunkorreko Mahaiak gidatu beharko du eta legebiltzarkideek beren eserlekua hartzeko balioko du.

Ondoren, Diputazio Iraunkorreko Mahaiak legebiltzarkide zaharrenari, hurrengo bi zaharrenei eta bi gazteenei deituko die eta horiek osatuko dute adin-mahaia deiturikoa, harik eta behin betiko Mahaia osatu arte.

aia osatu arte.

aia osatu arte.

aia osatu arte.

aia osatu arte.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena