EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

09:07

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Bilera erronda

PP EAJrekin akordioak lortzeko prest agertu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

'Popularrek' EAJrekin kolaboratzeko prestutasuna azaldu dute, beti ere jeltzaleek Kataluniaren bidea jarraitzen ez badute. PPrekin bilera eginda, EAJk amaitutzat eman du bilera erronda.

  • EAJren eta PPren arteko bilera. Argazkia: EFE

    EAJren eta PPren arteko bilera. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentea EAJrekin "akordio esparruak" irekitzeko prest agertu da, baina ohartarazi du ez dutela naziorik aitortuko eta ez direla jeltzaleekin itunak egiteko nazionalista bihurtuko. Haren esanetan, PP da Euskadiko alternatiba konstituzionala.

Irailaren 25eko hauteskunde autonomikoen ondotik, gaur amaitu du EAJk Eusko Jaurlaritza berria osatzeko aukerak aztertzeko bilera sorta. PPko ordezkaritza bat hartu dute jeltzaleek, 13:15etik aurrera, eta bilera hori amaitutakoan Alfonso Alonsok kazetarien aurrean hitz egin du.

Alfonso Alonso EAEko PPren presidentea, Nerea Llanos idazkari nagusia eta Borja Semper Eusko Legebiltzarreko PPren bozeramailea joan dira hitzordu horretara eta EAJren izenean, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakari eta EAJren lehendakarigaiak eta Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak parte hartu dute bileran.

Ordubete eta hamabost minutuko iraupena izan duen bilera amaitutakoan, Alonsok azaldu du EAJk Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten beste alderdiei eman dien dokumentu berdina banatu diela, hain justu, datozen lau urtetarako jeltzaleen ardatz nagusiak biltzen dituena.

Alonsok jakinarazi duenez, beren jarrera finkatzera eta jeltzaleek esan behar zutena entzutera joan dira 'popularrak' bilerara. PPk argi adierazi omen dio EAJri Euskadin batasun konstituzionalaren alde dauden horien ordezkari izan nahi duela. "Nazionalista sentitzen ez diren horien ordezkariak gara", gaineratu du. Alonsok PPren izaera den bezalakoa dela azpimarratu du, baina EAJrekin konfiantza eta elkarrizketa esparruak irekitzeko prest agertu da.

Hala eta guztiz ere, Alonsok adierazi du EAJri dagokiola bere proposamena egitea. 'Popularrek' EAJrekin kolaboratzeko prestutasuna azaldu dute, beti ere jeltzaleek Kataluniaren bidea jarraitzen ez badute.

Joan den astean EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko buruzagiekin bildu ziren, eta, atzo, PSE-EErekin. Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak laugarren eta azken bilera egin dute gaur PPko ordezkariekin.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena