EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Politika

Eusko Legebiltzarra osatzeko osoko bilkura urriaren 21ean egingo da

Legebiltzarreko lehenengo osoko bilkura 09:30ean hasiko da. Legebiltzarra osatutakoan, Bateraezintasunen Batzordea eta inbestidura saioa deitzea izango dira hurrengo pausoak.

Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarra eratzeko osoko bilkura urriaren 21ean egingo da, 09:30ean hasita. Legebiltzarkideen heren batek akreditatutakoan deitu du lehen saioa Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorreko presidenteak.

Dagoeneko, Elkarrekin Podemoseko 11 legebiltzarkide eta EAJko 28 legebiltzarkide akreditatu dira. Koalizio moreko kideek astelehenean jaso zituzten aktak, eta EAJko legebiltzarkideek gaur egin dituzte tramiteak, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakari eta EAJren lehendakarigaia buru zutela. EH Bilduko ordezkariak bihar akreditatuko dira, 'popularrak' astelehenean, eta sozialistek ez dute oraindik egunik zehaztu.

Lehenengo osoko bilkuran Legebiltzarreko Mahaiko bost kideak eta presidentea aukeratuko dituzte. Guztira, bost alderdi politiko egongo dira Legebiltzarrean ordezkatuta, baina EAJk bi ordezkari izan nahi ditu Mahaian; beraz, litekeena da PPk Mahaian ordezkaririk ez izatea.

Segur aski, Bakartxo Tejeria izango da Legebiltzarreko presidentea berriz ere, bera izango baita EAJren hautagaia.

Lehendabiziko osoko bilkura amaitutakoan, Legebiltzarreko presidenteak lehendakaria aukeratzeko osoko bilkura deituko du.

Legebiltzarra osatutakoan, Bateraezintasunen Batzordea aukeratuko dute hurrengo osoko bilkuran, eta batzorde horrek hogei eguneko epea izango du bere txostena aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra bideoak EAE Hauteskundeak Euskadin 2024 Alderdi politikoak EH Bildu Bizkaia PSE-EE albisteak Euskadiko PP berriak Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi 2020ko EAEko hauteskundeen emaitzak