EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

11:39

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hautagaiak

Jose Ramon Becerra, Equo Berdeaken lehendakarigaia

eitb.eus

Oraingoan bakarrik aurkeztuko den alderdi berdetik, Becerrak aurre egin nahi die genero eta gizarte desberdintasunei eta energiaren, migrazioaren eta klimaren arloetako krisiei.

  • José Ramón Becerra (Equo Berdeak)

    José Ramón Becerra Equo Berdeak alderdiaren lehendakarigaia. Argazkia: PepeEscrig3 / CC BY-SA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Jose Ramon Becerra Carollo (Urduña, 1969) da Equo Berdeak alderdiak Eusko Legebiltzarreko 2020ko hauteskundeetarako aurkeztu duen lehendakarigaia. 2016ko urritik 2020ko otsailera, hamaikagarren legegintzaldian, bertan jardun du Becerrak legebiltzarkide gisa, Elkarrekin Podemos koalizioaren barruan Equo Berdeak ordezkatzen.

Hainbat gizarte elkartetako kide izan da Becerra, hala nola Ekokontsumo Kontsumo Ekologiko eta Arduratsuaren Euskal Federazioaren idazkari, eta urte askoan Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeko kidea ere izan zen.

Mundu bidezkoago eta ekologikoago” baten bilaketarekin konprometituta, 2020ko otsailean Gasteizen egindako batzar batean aukeratu zuten Becerra lehendakarigai posturako Equo Berdeakeko militanteek, Podemos alderdiak Elkarrekin Podemos koalizioa berriz egiteari muzin egin zionez, EAEko hauteskundeetara bakarrik aurkeztea onartu eta gero.

Becerrak alderdi morearen zuzendaritza federalaren beto bati egotzi dio erabaki hori, 2011n sortutako alderdi ekologistaren oinarriek Podemosekin, Ezker Anitzarekin eta Ezker Batuarekin batera joatea onartu baitzuten hasiera batean.

Azkenik, nolanahi den, Equo Berdeak bakarrik joango da hauteskundeetara, aurretik ere egin izan duen bezala. Hain zuzen ere, 2012an Eusko Legebiltzarrean Araba ordezkatzetik 700 bozetara gelditu zen Juantxo Lopez de Uralde alderdiaren orduko hautagaia.

EHUn Industria Ingeniaritza Teknikoa eta UNEDen Ingurumen eta Lan Arriskuen Kudeaketan Masterra egin zuen politikari honen alderdiak “premiazko neurri politikoak proposatzen ditu, ekologia politikotik eta feminismotik, gizarte eta genero desberdintasunei aurre egiteko, baita energiaren, migrazioaren eta klimaren arloetako krisien aurrean ere”.

Equo Berdeaken helburua izango da euskal gizartean hautematen duten “sentiberatasun berde gero eta handiagoa” botoen bidez Legebiltzarrera eramatea, eta “ezkerreko espazio politiko berde, aurrerakoi, ireki eta adeitsu propioa sortzea, zeinetan, batez ere, politika gillotinarik, purgarik eta barne gatazkarik gabe egin ahalko den”.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena